Alpetar Orogenia

Alpetar orogenia Mesozoikoaren bukaeran eta Zenozoikoan zehar, Europan, Afrika iparraldean eta Asian barrena, Afrikako, Indiako eta txikiagoa den Cimmeriako plaken eta iparraldeko Eurasiako plakaren arteko konbergentziaren ondorioz garatutako orogenia da.

Europaren hegoaldean, Afrika iparraldean eta Asian ezagutzen diren mendikate garrantzitsuenak sortu zituen: Atlas, Rif, sistema Betikoa, Pirinioak, Alpeak, Apeninoak, Dinarideak, Helenideak, Karpatoak, Balkanak, Taurus, Kaukasoa, Alborz, Zagros, Hindu Kush, Pamir, Karakorum eta Himalaia.

Alpetar Orogenia
Alpetar orogeniaren hedadura, Europan

Historia geologikoa

Alpeen sorrera azaltzen duen bideoa.

Kretazeoaren amaieratik duela 65 Ma, Afrika, India, Arabia eta Eurasia plaken mugimendu erlatibo konbergentea zegoen, haien artean Tethys itsasoaren lurrazal ozeanikoa zeukan arro ozeanikoa zegoen. Garai hartan Tethis itsasoaren lurrazal ozeanikoaren subduzioa eragin zuen, Tethys itsasoaren itxiera eraginez eta bi kontinenteen kolisioa sortuz. Kolisio horretan bi plaka kontinental nagusien kolisioaz aparte beste mikroplaka batzuen kolisioa ere eragin zuen. Horietako bat Iberiar mikroplaka izan zen.

Alpeto-Himalaiar sistema sortzeko behar izan ziren mugimendu konbergenteak Kretazeo goiztiarrean abiatu ziren duela 155 Ma, baina orogenia gehiena Paleozenoan eta Miozenoan eman zen eta gaur egun Alpeto-Himalaiar sistemaren barneko zenbait eremuetan oraindino konbergentzia ez da bukatu.

Iberiar penintsulan sortutako mendikateak

Alpetar Orogenia 
Iberiar penintsularen geologiako unitate nagusien eskema.

Mesozoikoaren bukaera eta Paleogenoa bitartean Europako eta Afrikako plaken arteko konbergentziaren ondorioz konpresio indar handiak izan ziren, eta Pirinioak, Mendikate Betikoak, Iberiar sistema eta Kataluniako kostako mendilerroak sortu ziren.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Alpetar Orogenia Historia geologikoaAlpetar Orogenia Iberiar penintsulan sortutako mendikateakAlpetar Orogenia ErreferentziakAlpetar Orogenia Kanpo estekakAlpetar Orogenia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Sexu harremanIzaro Andres ZelaietaHistoriaDonejakue bideaXerocomus tumidusElektrizitateIhes beteaMartxoaren 31UnibertsoaHausterre-egunMichel FoucaultZarautzAzelerazioTernuaApalis flavigularisTerrakotazko armadaDenbora lerroNelson MandelaEkinodermatuKorronte elektrikoTronpen loturaPanda gorriKBakioKorneaDigestio-aparatuSaudi AramcoBusturialdeaArdiAustraliaCarmen HermosínKolonbiaÇatal HöyükJustine DietrichEuskararen jatorriaNafarroako ErresumaUNafar-lapurteraInternational Standard Book NumberArrasateXalbadorren heriotzeanAdimen artifizialEzteiAiaraldeaIndonesiaMieltxo SaralegiNekazaritzaGoogleBarrokoaSOtsailaren 20EguzkiaLAstoUsaimenHaurdunaldiInna AfinogenovaIrisEuroSunprinuMusikaTeodolitoTiraniaEuskal Lore JokoakIkamaLaukiIñigo AstizTxinako Herri ErrepublikaChill Mafia🡆 More