Agustina Lizarazu Larburu: Euskaldunen eskolatzeaz arduratu zen emakume lezoarra

Agustina Lizarazu Larburu (Auxtiña, lezoarrontzat) (Lezo 1873ko otsailaren 22a - ib.

1965) euskaldunen eskolatzeaz arduratu zen emakume lezoarra izan zen.

Agustina Lizarazu Larburu
Agustina Lizarazu Larburu: Euskaldunen eskolatzeaz arduratu zen emakume lezoarra
Bizitza
JaiotzaLezo1873ko otsailaren 22a
HerrialdeaAgustina Lizarazu Larburu: Euskaldunen eskolatzeaz arduratu zen emakume lezoarra Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLezo, 1965 (91/92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta euskara

Biografia

Martin Jose eta Juana Josefaren alaba eta 1901eko maiatzaren 8an Manuel Intxaurrandieta Isasarekin esposatu ondoren zazpi seme-alaba izan zituzten (Emilio, Mª Rosario, Martin Jose, Anastasio, Gabriel, Fernando eta Manuel Mª).

Seme-alabez gainera, beste herritarren heziketaz ere arduratuta, Kale Nagusiko 10 zenbakiko Maixu Kristobal-enearen etxabean jarri zuen eskola izango zen egoitza, herriko haurren zaintzaz batera eliz-otoitzak, Jaunartzearen tenorerako “dotrina” irakatsiz eta horiez gain, oinarrizko eragiketak, irakurketa eta idazketa ere irakasten omen zituen, denak lurrean eserita, modu alaian jolastuz eta kantatuz, irakasten zuen emakumea izan zen.

Agustina Lizarazu Larburu: Euskaldunen eskolatzeaz arduratu zen emakume lezoarra 
Agustinaren ikasleak

Eskolaurreko haurren irakaskuntzara mugatu bazen ere, bistan da oso garrantzitsua izan zela eskola hau herritar euskaldunontzat alde batetik, Lezoko irakaskuntzak euskararekiko zuen gabezia eta kezka adierazten zuelako nolabait, eta bestalde, herritarrek konfiantza osoz herriko emakume ezagunaren esku uzten zituztelako euren haurrak, euskarazko haurtzaindegiaren funtzioa beteaz. Jakina da oso arrakastatsua suertatu zela XX mende hasierako eskola hau, herriko neska-mutiko gehienak irakaskuntzaren hastapeneko nozioak bertan ikasten zituztelako.

Eskola ordu horiek erreal batzuen truk izaten ziren, nahiz eta askok ordaindu ez, bizi zuten egoera ekonomiko eskasa zela medio. Baina hori ez omen zen oztopo izaten eskolatzeko tenorean denak berdin berdin artatzen zituelako, lekukotzen arabera.

Herritar helduek euren lekukotzetan beti emakume honekiko miresmena aipatu izan dutenez, Auxtiñaren lana errekonozitzeko eta eskertzeko modua herriko kale bati Agustina Lizarazu izena ezartzea izan zen Rafael Izulain alkatearen agintepean, hots, hirurogeiko hamarkadaren bukaera aldera, eta geroztik horrela ezagutzen da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

18731965LezoOtsailaren 22

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

1395Irulegiko EskuaEuskal Herriko gazteluakPasta alla NormaVoltaireCassatella di Sant'AgataGonzalo BoyeMitxel Lakuntza1965eko Bertsolari Txapelketa NagusiaNerea MazoCarlos AlcarazMato GrossoIrakasleZatiki (matematika)Energia ez berriztagarriPagoFernando Adolfo Gutiérrez Díaz de OtazuDohaDRAMJuncal BallestínJoseba SarrionandiaUzki-sexuAzala/GridLa casa (filma)Twin MelodyNeomakPierre BordazarreKorrikaBarakaldo CFJoana Arc-ekoaBaleikeEmmanuel-Joseph SieyèsBihotzEgan (musika taldea)l5e92Herri kirolFeliciano LópezZuzenbide estatuLoreKobreArgiaMiren ArrietaAdimen artifizialAne IbarzabalApartheidGoldeGarapen Jasangarrirako HelburuakZetakCreative CommonsConchata FerrellHarkaitz CanoBigarren Mundu GerraGipuzkoaEuskal HerriaJoxe Mari Agirretxe2017Eneko IrigaraiTxomin LetamendiSokratesAlfara de la BaroniaPete SeegerLangile Abertzaleen BatzordeakDiana (mitologia)ZarautzKhader AdnanNatxo de FelipeLandareElikaduraCatherine Zeta-JonesApirilaren 30AtsotitzCSSAntzezle pornografikoItziar Atienza🡆 More