Agustin Arrieta Urtizberea: Euskal idazlea eta filosofoa

Agustin Arrieta Urtizberea (Errenteria, 1962 - ) euskal filosofo eta idazlea da.Filosofian eta informatikan lizentziatua, filosofian doktorea da.

    Artikulu hau Agustin Arrieta Urtizbereari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta (argipena)».

Gaur egun filosofia irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere tesia Lógica para la inteligencia artificial izan zen. Zenbait lan akademiko eta saiakera filosofiko idatzi ditu. Halaber, bi fikzio-liburu idatzi ditu. Gai eta auzi askoren inguruan egin du lan: erlatibismoaren eta pluralismoaren arteko bereizketa, logikaren historia eta filosofia, hizkuntzaren filosofia, David Humeren filosofia,.. Zientziaren filosofiari buruz eta pentsamendu kritikoari buruz aritu izan da. Filosofia unibertsitatetik kanpora zabaltzeko ahalegina egiten ari da, filosofiarako hurbilketa diren testu batzuk idatziz. Beste egileekin batera, Filosofiaren Historia bat argitaratu du euskaraz.

Agustin Arrieta Urtizberea
Agustin Arrieta Urtizberea: Agustin Arrieta Urtizbereak defendatu dituen zenbait tesi filosofiko, Lanak, Erreferentziak
Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1962 (61/62 urte)
HerrialdeaAgustin Arrieta Urtizberea: Agustin Arrieta Urtizbereak defendatu dituen zenbait tesi filosofiko, Lanak, Erreferentziak Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: agustin-arrieta-urtizberea Literaturaren Zubitegia: 772

Agustin Arrieta Urtizbereak defendatu dituen zenbait tesi filosofiko

Agustin Arrieta Urtizberearen pentsamendu filosofikoan oso presente daude zenbait egile klasiko, besteak beste, Aristoteles, David Hume edo Bertrand Russell. Halaber, ukaezina da pragmatismo mota batean koka daitezkeen pentsalari batzuen eragina: Peirce, Clarence I. Lewis, Quine, Simon Blackburn, Susan Haack, Philip Kitcher, Nancy Cartwright,…

Azkeneko urteetan, pentsamendu feministaren ekarpenek eragin eta presentzia handia izan dute Arrietaren lan filosofikoan. Esaterako, Miranda Fricker, Anne Eaton edo Marie Beeghly bezalako pentsalarien ideiek arakatze-eremu eta ikuspegi berriak zabaldu dizkiote. Bernard Williams eta Simon Blackburn pentsalariak ere oso garrantzitsuak dira, batez ere, egia kontzeptuaren gaineko gogoetari dagokionez.

Azken aldian, besteak beste, Stéphanie Roza edo Susan Neiman pentsalariek proposatzen duten "Ilustrazioaren berrinterpretazioan" arakatzen ari da.

Agustin Arrieta Urtizbereak zenbait tesi defendatu ditu filosofiaren zenbait adarretan. Hona hemen haien laburpen bat:

Metafisikari buruz

Ikuspegi aristoteliko batean antolatzen ditu ideia metafisikoak. Besteak beste, banakoak eta ezaugarriak bereizten ditu oinarrizko osagai metafisiko gisa. Halaber, banakoen identitaterako berezko ezaugarri baten premia aldarrikatzen du, “mota” deritzona.

Bestalde, natural/artifizial bereizketaren garrantzia aldarrikatu izan du, baita “esentzia” kontzeptuaren erabilpena (erabilpen kritikoa edo mugatua) ere.

David Wiggins filosofoaren eragin argia dago Arrietaren gogoeta metafisikoetan, batez ere, identitateari dagokionez.

Epistemologiari buruz

Pentsalari pragmatista batzuen eragina argia da Arrietaren ideietan. Azpimarratzekoa da Susan Haacken zenbait ideiaren aldarrikapena: hitz gurutzatuen analogia ikuspegi fundazionalista eta koherentista konbinatuz, ezagutzaren izaera hutsegingorra, balio epistemikoen zeregina eta garrantzia, egiaren izaera ezinbesteko eta logikoa…

Halaber, zenbait testutan uste, iritzi edo sinesmenen gaineko zaintza lanaren garrantzia justifikatu du (ik. “Sinesmenak eta usteak” liburua), bide horretatik epistemologiaren eta etikaren mugetan arakatuz. Zaintza lan horri lotuta pentsamendu kritikoaren ideia jorratu du.

Etika eta estetikari buruz

Arrietak zenbait argitalpen dauzka etikaren eta estetikaren inguruan, non argi eta garbi aldarrikatzen den balio etikoen eta estetikoen erantzunaren mendeko izaera. Hori guztia egiten da ikuspegi sentimentalista baten baitan: balio etikoak eta estetikoak ulertu behar dira giza emozio-sentimenduen sarearen baitan. Dena den, Arrietaren planteamendua ez da emotibista. Kontuak kontu, David Hume eta beste zenbait pentsalari sentimentalista dira Arrietaren ideien iturri nagusiak.

Askotan defendatzen denaren aurka, Arrietaren arabera, ikuspegi sentimentalistak ez dakar derrigorrez balioen gaineko erlatibismorik. Zenbait argitalpenetan justifikatu du balio etikoei eta estetikoei loturiko ikuspegi pluralista ez-erlatibista bat. Halaber, argudiatu du testuinguru etiko eta estetikoetan “objektibotasun” kontzeptuaren zeregin eta garrantziaren alde.

Zientziari buruz

Egungo gizartean zientziagintzak izugarrizko garrantzia daukala uste du Arrietak, eta komeni dela fenomeno hori ahalik eta ongien ulertzea; horrela gure gizartea bera ere hobeto ulertuko dugula. Arrieta ez dator bat zientziaren gainean egiten diren muturreko deskripzio hedatuenekin.

  • Batzuetan, zientzia irudikatzen da balio sozial, politiko, ekonomiko edo etikoen eraginetatik kanpo garatzen den esparru garbi gisa; horrela batzuek aldarrikatzen dute zientzia dela ikerketa puruaren erresuma, zientzialaria gertakari puruetara emana bizi dela, zientzialaria gauza dela bere jarduera eragin politiko-ideologiko-ekonomikoetatik libre uzteko. Ikuspegi horrek pobretzen du zientziagintzaren argazkia.
  • Besteetan, aldiz, zientzia negoziazio politiko-ekonomikoaren emaitza huts gisa irudikatzen da; horrela, beste batzuek uste dute zientzia dela pertsona boteretsu edo maltzur batzuek “negoziatzen” duten zera; azken buruan, ideologia edo interesen (interes ekonomiko, politikoen…) araberako kontua.

Arrietaren ustez irudi horiek ez dira egokiak, ez bata eta ez bestea; zientziagintza, azken buruan, ezaugarri propioak dituen giza jarduera dela, eta, giza jarduera guztiek bezalaxe, bere argi-itzalak dituela.

Logikaren filosofia

Lan batzuetan diskurtsoaren domeinuaren deskripzioaren eta zehaztapenaren arteko bereizketa justifikatu du, eta existentzia-, identitate- eta zenbaki-baieztapenak domeinuaren zehaztapenari lotuta interpretatu ditu.

Hizkuntzaren filosofia

Saul Kripke pentsalariak finkatu duen ikuskeratik abiatuz, Arrietak defendatu du izen berezi batzuen kasuan, hain zuzen ere, objektu hipotetikoentzako izen bereziak (astronomiaren testuinguruan proposatutako “Vulkano” izena, esaterako), Deskriptibismoa (Frege eta Russellen teoriatzat hartzen dena) egokiagoa dela Erreferentziaren Teoria Berria baino. Helburua ez da Erreferentzia Teoria Berria baztertzea, baizik eta erakustea Deskriptibismoa kasu batzuetan bide zuzenetik joan daitekeela.

Bestelakoak

Arrietaren lanetan beste zenbait gairen inguruko hausnarketak jasotzen dira (ik., “Gogoeta-bide irekiak” liburua): fikzioaren eta ez-fikzioaren arteko mugaren auzia, arte immoralaren auzia, umorearen mugen inguruko kezkak, egia-ostearen gaineko gogoetak, aukeramen askea, animalismoa, erlijioaren funtzioa hezkuntza sisteman, diziplinen arteko harremanari buruz, kultura/natura bikotearen gaineko eztabaidak, filosofia eta pentsamendu feminista…

Lanak

Artikulu batzuk

  • (& Irati Zubia Landa) La posverdad y su desafio a las democracias actuales. In Antonio Campillo, Agustín Varela, Victoria D’Hers & Alberto Coronel (argk.), El desconfinamieno del pensamiento. Madril: Red española de Filosofía /Laboratorio Filosófico sobre la Pandemia y el Antropoceno, 2023
  • Oroimena, kontakizunak eta erantzukizuna. In Eizagirre Gesalaga, Xabier & Txapartegi Zumeta, Ekai (argk.), Modernitatearen hastapenak Euskal Herrian. XVI. mendea: Elkanoren ingurune kulturala. UPV/EHU & Jakin Fundazioa, 2022.
  • Pentsamendu feminista filosofiarako sarrera batean. In, Askoren artean, Jakin, 248-9 (2022), 49-60.
  • Pentsamendu apokaliptikoari buruz. In Santesteban Perez, Arantza (argk.), Apokalipsiari buruzko alea, Zigi Zaga  (Dinamoa, sormen gunea), 2022.
  • La posverdad es más peligrosa que la mentira. The conversation, 2020.
  • Egia-ostea gezurra baino arriskutsuagoa da (goiko artikuluaren euskarazko itzulpena).
  • Filosofiaren eragin sozialari buruz. In, Iñigo Martinez (koor.), Filosofiaren defentsak. Donostia: Erein, 2017.
  • (Agustín Vicente & Agustín Arrieta), Moral ambivalence, relativism and pluralism. Acta Analytica, 31(2) (2016), 207-223.
  • David Hume sobre los valores estéticos. Hacia una interpretación objetivista. Ágora. Papeles de filosofía, 35(1) (2016), 77-98.
  • Argumentación y crítica literaria. En Carrascal, B. (ed.), Argumentación y prensa. Bilbo: EHU-ko argitalpen zerbitzua, 2014.
  • (& Agustin Vicente). El pluralismo moral de David Hume. Crítica, Revista Hispanoamericana de Filosofía, 45(134) (2013), 17-42.
  • Natura eta Kultura, zein baino zein. Jakin, 196 (2013), 11-32.
  • (& Fernando Migura), Internalism. In Michael Bruce and Steven Borbone (eds.), Just the Arguments. Wiley-Blackwell. 2011.
  • (& Fernando Migura), Fatalism. In Michael Bruce and Steven Borbone (eds.), Just the Arguments. Wiley-Blackwell. 2011.
  • Lowe on Locke’s and Frege’s conceptions of number. Organon F, 17(1) (2010), 39-53.
  • Identity, Existence, Cardinality and Direct Reference. In Sagüillo, J.M. et al. (bil.), Current Issues in Logic and Analytic Philosophy. Santiago: Santiagoko Unibertsitateko argitalpen zerbitzua, 2007.
  • Identidad numérica y correferencia. Crítica, 37(109) (2005), 3-28.
  • 'Neptune' between 'Hesperus' and 'Vulcan'. On Descriptive Names and Non-existence. Acta Analytica, 20(3) (2005), 48-58.
  • Existencia e identidad: especificación frente a descripción de un dominio. Teorema, XX(3) (2001), 5-19.

Itzulpenak

Honako filosofia lanak euskaratu ditu:

  • Alfred Tarski (Egia eta froga). In "Egia motak" liburuan.
  • Saul Kripke (Identitatea eta beharrezkotasuna). In "Egia motak" liburuan.
  • W. V. Quine (Enpirismoaren bi dogma). In "Egia motak" liburuan.
  • Bertrand Russell Filosofiaren arazoak.
  • David Hume Gustuaren araua, Sentimendu moralari buruz. In "David Hume: ekintzak, sentimenduak, balioak".

Literatura

  • Istripuak. Irun: Alberdania, 2008
  • Irlak eta beste kontakizun batzuk. Donostia: Erein, 2015

Filosofiako liburuak

  • Bidez bide hausnarrean. Zenbait gogoeta eta omenaldi filosofiko. Pentsamendu feminista filosofiarako sarrera batean. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) & UPV/EHU, 2023. Liburuari buruzko elkarrizketa.
  • Gaueko eztabaidak. Donostia: Erein, 2022. 7ka aldizkarian, Xabier Izagaren erreportajea. 7ka aldizkarian, Xabier Izagaren elkarrizketa egileari.
  • Gogoeta-bide irekiak. Bilbo: EHUko argitalpen zerbitzua, 2019. Argia aldizkaria, 2020ko ekainaren 21a, Beñat Sarasola Santamariak egileari egindako elkarrizketa.
  • Zientziaren argi-itzalak. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), 2017.
  • Filosofiarako sarrera bat. Bilbo: EHUko argitalpen zerbitzua, 2016
  • Arimak eta balioak. Donostia: Jakin Irakurgaiak, 2013.
  • Sinesmenak eta usteak. Irun: Alberdania, 2010.
  • Filosofiaren historia (Javier Agirre, J. Ignacio Galparsoro, Fernando Migura eta Ibon Uribarrirekin batera). Donostia: Elkar, 2008.
  • David Hume: ekintzak, sentimenduak eta balioak. Donostia: Jakin irakurgaiak, 2006.
  • Zertaz dihardu filosofiak? Donostia: Jakin irakurgaiak, 2002.
  • Egia Motak. Bilbo: EHU-ko argitalpen zerbitzua, 2001.

Erreferentziak


Kanpo estekak

Tags:

Agustin Arrieta Urtizberea k defendatu dituen zenbait tesi filosofikoAgustin Arrieta Urtizberea LanakAgustin Arrieta Urtizberea ErreferentziakAgustin Arrieta Urtizberea Kanpo estekakAgustin Arrieta Urtizberea1962ErrenteriaEuskal Herriko UnibertsitateaFilosofoPentsamendu kritikoZientziaren filosofia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

AristotelesHeriotza zigorItsas pinuKlima aldaketaIzarRafael NadalAngelu (geometria)Empar PinedaErreakzio kimikoJorge OteizaHirugarren sektoreEspainiako geografiaAlemaniaKonikoOskorriZortziko txikiNazio Batuen ErakundeaJules VerneTaula periodikoaAbeltzaintzaMizelioFrancoren diktaduraKareharriEuskal Herriko mendiakArte gotikoaLudwig van BeethovenIntsektuMesopotamiaPortugaleteko mareometroaBULEGO (musika taldea)Gernika-LumoMaria AntonietaErlijioOrnogabeEmilia LandaluceJasangarritasunKrabelinen IraultzaOperaRosalind FranklinHiru Erregeen MahaiaAntzinaroaPagoetako natura parkeaKortatuLikenAustraliaCortinarius brunneus var. glandicolorUdalerri Euskaldunen MankomunitateaAl-AndalusMiguel Indurain Sari NagusiaHarri-jasotzeTxillardegiEgiptoko piramideakPi (zenbakia)HernaniAma KandidaZireneEnergia nuklearLandareThe Rolling StonesBaztango Donejakue bideaJude BellinghamJan VermeerSistema hirurogeitarXXXTentacionJokin GorostidiRaúl Sánchez Cedillo🡆 More