Abulfaz Elxibei (azerbaijaneraz: Əbülfəz Elçibəy; Nakhitxevaneko Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa, Azerbaijan, Sobietar Batasuna, 1938 – Ankara, Turkia, 2000) politikaria izan zen.
Abulfaz Elxibei | |||
---|---|---|---|
1992ko ekainaren 16a - 1993ko irailaren 1a ← Yaqub Mammadov (en) - Heydar Aliev → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Əbülfəz Qədirqulu oğlu Əliyev | ||
Jaiotza | Kalaki (en) , 1938ko ekainaren 24a | ||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Azerbaijan | ||
Heriotza | Ankara, 2000ko abuztuaren 22a (62 urte) | ||
Hobiratze lekua | Alley of Honor (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Bakuko Estatu-Unibertsitatea | ||
Hezkuntza-maila | Candidate of Historical Sciences (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Bakuko Estatu-Unibertsitatea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama | ||
Alderdi politikoa | Azerbaijani Popular Front Party (en) Azerbaijani Popular Front (en) | ||
Orientalismoari buruzko ikasketak egin zituen, beka baten laguntzarekin. 1970eko hamarraldian, erakunde bat ezkutuan sortzen saiatu zen, Azerbaijanen independentzia eskatzeko. Horren ondorioz, espetxeratu egin zuten 1975ean. Urte eta erdi egin zuen espetxean. Komunismoaren hondoratzearekin batera, Herri Frontea antolatu zuen, eta Azerbaijan Estatu Burujabeen Batasunean sartzearen kontra azaldu zen.
1992an, hauteskunde orokorretara aurkeztu zen. Garaile irten zen, eta presidente izendatu zuten. Ahaleginak egin zituen Errusiatik aldendu eta Turkiara hurbiltzeko (Estatu Burujabeen Batasunetik atera zen Azerbaijan 1992an), eta Mendebaldeko herrialdeekin petrolioa esportatzeko hitzarmenak lortzeko. Hala ere, ez zuen lortu ez ekonomiak hobera egitea, ez Nagorno-Karabakheko gerra amaitzea.
Huseynov koronelaren jarraitzaileek estatu-kolpea eman zutenean, ihes egin zuen, eta Heydar Aliev komunistaren esku utzi zituen ahalmenak Kontseilu Nazionalak (1993). 1997an, Aliyev presidente zela, itzuli zen Bakura, eta oposizioarekin, Azerbaijango Herri Frontearekin, egin zuen bat.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Abulfaz Elxibei, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.