2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2017ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 62.

edizioa izan zen. Kieveko International Exhibition Centre erakustazokan ospatu zen, Ukrainan. Eurovision Kieven ospatzen den bigarren aldia izan zen, 2005eko lehiaketa izanik aurrekaria. Finalerdiak maiatzak 9 eta 11an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 13an. Aurkezleak Oleksandr Skitxko, Volodymyr Ostaptxuk eta Timur Miroxnytxenko izan ziren.

2017ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia Maiatzak 9, 2017
Bigarren finalerdia Maiatzak 11, 2017
Finala Maiatzak 13, 2017
Egoitza International Exhibition Centre, Kiev
Aurkezlea(k) Oleksandr Skitxko
Volodymyr Ostaptxuk
Timur Miroxnytxenko
Antolatzailea Ukrainako Irrati Telebista Publikoa (UA:PBC)
Partaide kopurua 42
Irabazlea "Amar pelos dois"
Salvador Sobral
2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa Portugal
2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Salvador Sobral lehiaketako irabazlea.

Lehiaketako garailea Salvador Sobral jazz bakarlari portugaldarra izan zen, "Amar pelos dois" kantuarekin. 1964an parte hartzen hasi zenetik, Portugalek lortutako lehen garaipena izan zen. 2007tik lehenik olerkietan ingelesik erabiltzen ez duen abesti batek irabazi zuen. Bai epaimahi profesionalen zein ikusleen telebozketaren gustokoena izan zen Portugal. Bigarren postua Bulgariako ordezkaria zen Kristian Kostov-entzat izan zen, "Beautiful Mess" kantuarekin. Moldavia ordezkatzen zuen Sunstroke Project taldea, "Hey, Mamma!" kantuarekin, hirugarren izan zen.

42 herrialde izan ziren partaide guztira. Portugal eta Errumania lehiaketara itzuli ziren urte bateko eten baten ostean. Bestalde Bosnia-Herzegovinak partaidetzari uko egin zion telebista nazionalaren arazo ekonomikoak medio. Australiari parte hartzeko gonbidapena luzatu zitzaion Europako Irrati-Telebista Batasunaren eskutik hirugarren urtez. Hasiera batean Errusiak ere parte hartu behar zuen, eta ordezkaria aukeratua zuen, Julia Samoilova, baina Ukrainako agintariek ez zioten herrialdean sartzeko baimenik eman gobernuaren arabera Krimeako penintsulara legez kanpo joana zelako 2014ko Krimeako krisiaren ostean Krimeak Errusiarekin bat egin zuenetik.

Lehiaketa

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Ukraina) zuzenki izan ziren sailkatuak finalean. Gainontzeko herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuek lortu zutelarik finalerako pasea.

Finalerdiak

Lehen finalerdia

Finalerdiko partaideez gain, Espainia, Italia eta Erresuma Batuari ere egokituko zitzaien botoa ematea.

Artista partaideez gain, aurreko urteko irabazle izan zen Jamalak "1944" eta "Zamanyly" abesti zituen.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Suedia Ingelesa Robin Bengtsson "I Can't Go On" Ezin dut jarraitu 3 227
02 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Georgia Ingelesa Tamara Gachechiladze "Keep the Faith" Eutsi fedeari 11 99
03 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Australia Ingelesa Isaiah "Don't Come Easy" Ez dator erraz 6 160
04 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Albania Ingelesa Lindita "World" Mundua 14 76
05 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Belgika Ingelesa Blanche "City Lights" Hiriko argiak 4 165
06 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Montenegro Ingelesa Slavko Kalezić "Space" Espazioa 16 56
07 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Finlandia Ingelesa Norma John "Blackbird" Zozoa 12 92
08 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Azerbaijan Ingelesa Dihaj "Skeletons" Eskeletoak 8 150
09 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Portugal Portugesa Salvador Sobral "Amar pelos dois" Biongatik maitatzea 1 370
10 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Grezia Ingelesa Demy "This Is Love" Hau maitasuna da 10 115
11 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Polonia Ingelesa Kasia Moś "Flashlight" Linterna 9 119
12 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Moldavia Ingelesa Sunstroke Project "Hey, Mamma!" Kaixo, ama! 2 291
13 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Islandia Ingelesa Svala "Paper" Papera 15 60
14 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Txekia Ingelesa Martina Bárta "My Turn" Nire txanda 13 83
15 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Zipre Ingelesa Hovig "Gravity" Grabitatea 5 164
16 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Armenia Ingelesa Artsvik "Fly With Me" Egin hegan nirekin 7 152
17 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Eslovenia Ingelesa Omar Naber "On My Way" Nire bidean 17 36
18 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Letonia Ingelesa Triana Park "Line" Marra 18 21

Bigarren finalerdia

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Frantzia eta Ukrainari ere egokituko zitzaien botoa ematea:

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Serbia Ingelesa Tijana Bogićević "In Too Deep" Sakonegi 11 98
02 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Austria Ingelesa Nathan Trent "Running on Air" Airean korrika 7 147
03 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Mazedonia Ingelesa Jana Burčeska "Dance Alone" Bakarrik dantzatzea 15 69
04 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Malta Ingelesa Claudia Faniello "Breathlessly" Arnasik gabe 16 55
05 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Errumania Ingelesa Ilinca & Alex Florea "Yodel It!" Jodeln erara esazu! 6 174
06 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Herbehereak Ingelesa O'G3NE "Lights and Shadows" Argiak eta itzalak 4 200
07 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Hungaria Hungariera Joci Pápai "Origo" Jatorria 2 231
08 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Danimarka Ingelesa Anja Nissen "Where I Am" Non nagoen 10 101
09 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Irlanda Ingelesa Brendan Murray "Dying to Try" Saiatzeko irrikatzen 13 86
10 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  San Marino Ingelesa Valentina Monetta & Jimmie Wilson "Spirit of the Night" Gauaren arima 18 1
11 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Kroazia Ingelesa, Italiera Jacques Houdek "My Friend" Nire laguna 8 141
12 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Norvegia Ingelesa JOWST "Grab the Moment" Momentua harrapatu 5 189
13 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Suitza Ingelesa Timebelle "Apollo" Apolo 12 97
14 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Bielorrusia Bielorrusiera Naviband "Historyja majho žyccia" Nire bizitzaren istorioa 9 110
15 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Bulgaria Ingelesa Kristian Kostov "Beautiful Mess" Nahaspila ederra 1 403
16 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Lituania Ingelesa Fusedmarc "Rain of Revolution" Iraultzaren euria 17 42
17 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Estonia Ingelesa Koit Toome & Laura "Verona" 14 85
18 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Israel ingelesez Imri "I Feel Alive" Bizirik sentitzen naiz 3 207

Finala

26 herrialdek hartu zuten parte finalean, eta 42 herrialdek eman zuten botoa.

Artista partaideez gain, aurreko urteko irabazle izan zen Jamalak "I Believe in U" kanta berria estreinatu zuen, eta Ruslanak "It's Magical" abestu zuen, eta Onuka eta Ukrainako Folk Instrumentuen Orkestra Nazionalak emanaldia eman zuten.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Israel Ingelesa Imri "I Feel Alive" Bizirik sentitzen naiz 23 39
02 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Polonia Ingelesa Kasia Moś "Flashlight" Linterna 22 64
03 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Bielorrusia Bielorrusiera Naviband "Historyja majho žyccia" Nire bizitzaren istorioa 17 83
04 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Austria Ingelesa Nathan Trent "Running on Air" Airean korrika 16 93
05 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Armenia Ingelesa Artsvik "Fly With Me" Egin hegan nirekin 18 79
06 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Herbehereak Ingelesa O'G3NE "Lights and Shadows" Argiak eta itzalak 11 150
07 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Moldavia Ingelesa Sunstroke Project "Hey, Mamma!" Kaixo, ama! 3 374
08 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Hungaria Hungariera Joci Pápai "Origo" Jatorria 8 200
09 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Italia Italiera Francesco Gabbani "Occidentali's Karma" Mendebaldarren karma 6 334
10 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Danimarka Ingelesa Anja Nissen "Where I Am" Non nagoen 20 77
11 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Portugal Portugesa Salvador Sobral "Amar pelos dois" Biongatik maitatzea 1 758
12 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Azerbaijan Ingelesa Dihaj "Skeletons" Eskeletoak 14 120
13 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Kroazia Ingelesa, Italiera Jacques Houdek "My Friend" Nire laguna 13 128
14 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Australia Ingelesa Isaiah "Don't Come Easy" Ez dator erraz 9 173
15 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Grezia Ingelesa Demy "This Is Love" Hau maitasuna da 19 77
16 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Espainia Gaztelania, Ingelesa Manel Navarro "Do It for Your Lover" Egizu zure maitalearengatik 26 5
17 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Norvegia Ingelesa JOWST "Grab the Moment" Momentua harrapatu 10 158
18 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Erresuma Batua Ingelesa Lucie Jones "Never Give Up on You" Inoiz ez zuri uko egin 15 111
19 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Zipre Ingelesa Hovig "Gravity" Grabitatea 21 68
20 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Errumania Ingelesa Ilinca & Alex Florea "Yodel It!" Jodeln erara esazu! 7 282
21 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Alemania Ingelesa Levina "Perfect Life" Bizitza perfektua 25 6
22 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Ukraina Ingelesa O.Torvald "Time" Denbora 24 36
23 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Belgika Ingelesa Blanche "City Lights" Hiriko argiak 4 363
24 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Suedia Ingelesa Robin Bengtsson "I Can't Go On" Ezin dut jarraitu 5 344
25 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Bulgaria Ingelesa Kristian Kostov "Beautiful Mess" Nahaspila ederra 2 615
26 2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa  Frantzia Frantsesa, Ingelesa Alma "Requiem" 12 135

Gertakariak

Errusiaren partaidetza

Julia Samoilova errusiar abeslaria Errusia ordezkatzeko aukeratua izan zen "Flame is Burning" abestiarekin. Hala ere, Ukrainara bidaiatzeko hiru urteko debekua jazo zuen, Ukrainako Segurtasun Zerbitzuaren arabera, Ukrainako muga legez kanpo zeharkatzeagatik 2015ean Krimeara egindako bidai baten ondorioz: Krimea Ukraina eta Errusiak disputatutako penintsula bat da. Ukrainako legearen arabera, atzerritarrak Krimean Errusia bidez sartzea legez kanpokoa da. Samoilovak 2015ean Krimean emanaldi bat eman zuela baieztatu zuen.

Europako Irrati-Telebista Batasunaren erantzuna partaide guztiak Kieven abesteko gai izateko lan egiten jarraituko zuela izan zen, eta alderdien arteko hitzarmen eza tamaldu zuen. Errusiako telebista Perviy Kanali proposamen bat egin zion Europako Irrati-Telebista Batasunak, Samoilovak satelite bidez parte hartzea Errusiarrek aukeratutako edozein lekutik, baina bai Errusiar telebistak zein Ukrainako gobernuak proposamena errefusatu zuten.

Europako Irrati-Telebista Batasuneko buruak, Ingrid Deltenre-k, Ukrainaren ekintzak gaitzetsi zituen, "Eurovisionez arrazoi politikoengatik abusatzeagaitik". Apirilak 13an Errusiako telebistak lehiaketatik erretira egiaztatu zuen.

Kanpo estekak


Tags:

2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa Lehiaketa2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa Gertakariak2017Ko Eurovision Abesti Lehiaketa Kanpo estekak2017Ko Eurovision Abesti LehiaketaEurovision Abesti LehiaketaKievUkraina

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ElorrioAnimaliaJoxe Mari AgirretxeIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaDesobedientzia zibilIñaki SalvadorBirikaFolkloreErdi AroaIslandiaHidrosferaNazio Batuen ErakundeaElektrizitateBUdalerri Euskaldunen MankomunitateaKutsaduraEuskal HerriaLeBron JamesBasamortuLanbideLekeitioTxistu (musika tresna)Urtarrilaren 18PeriklesBasurdeJoan Antonio MogelHiba AboukNaiara ArnedoKlimaOperaMason MountBigarren Mundu GerraErleErrusiaAhotsLauaxetaMarrazoDaniel Rodríguez PérezOrnodunMateriaAlexandro HandiaZelulaNarrastiSoziolinguistikaTaiwanEnergia hidraulikoLehoiNafarroa BehereaJaiegunProtozooPaul TanuiTxikipediaUrtarrilaren 15GoogleMarvin Amparo SantanaLezkaGiza probaIratiMoldaviaZuberoako maskaradakAMIA analisiAzalaEuskal Autonomia ErkidegoaBurmuinNerbio-sistemaGaltzagorriIranEuskararen historiaMiru gorri🡆 More