Zenbakien liburua Bibliako laugarren liburua da, Itun Zaharrekoa.
Pentateukoaren, hau da, judutarren legeko liburuetako bat da. Tradizioaren arabera, Moisesek idatzi zuen, gutxi gorabehera K.a. 1300 urte inguruan.
Zenbakiak (Biblia) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Izenburua | בְּמִדְבַּר eta Numeri | |||
Atalak | 36 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Historical books (en) eta liburu santua | |||
Telesaila | Tora | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Tora Tanakh Itun Zaharra Catholic Old Testament (en) Hexateuch (en) Pentateuko | |||
kronologia | ||||
|
Zenbakien liburua izena grekora itzuli zuenak jarri zion, bertan Israel Zaharraren inguruko kontaketa zehatzak agertzen baitira: tribuetako eta taldeetako buruzagiak, konkistatu beharreko herriak, sakrifizioan eskaini beharreko abere kopurua...
Israeldarrek Egiptoren menpeko morrontzatik atera eta Palestinako lurraldeetara bidean igarotako lekuen zerrenda agertzen da, baita gizarte antolaketako hainbat datu eta zehaztasun ere. Liburuaren helburua Jainkoak zehaztutako herri antolaketaren berri ematea da; hamabi leinuetan antolatutako herria Jainkoak beretzat aukeratu du eta Abrahamen ondorengo izendatzen dira. Israelen lurrean bizi diren guztiek Legea bete behar dute eta herri bakarra osatzen dute Jainkoaren aurrean.
«Zenbakiak» grekozko antzinako itzulpenaren titulua da, liburuan hain ugariak diren izen-bilketa eta zenbakiengatik ezarria. Hala ere, hobeto datorkio edukiari hebreerazkoak, liburuaren lehen esaldiko hitzik garrantzitsuena hartuz, ematen dion izenburua: «Basamortuan». Lebitarrena –lege hutsez osaturiko liburua– hutsartea izan da narrazioari dagokionean. Zenbakiak liburuan martxan jartzen da berriro herria: Sinaitik abiatu eta Moabeko lautadara, Lur Santuko ateetara, iritsiko da, berrogei urteko itzulinguru luzea egin ondoren.
Basamortuan zeharreko ibilbideari buruzko tradizio historikoak zehaztasun eta ziurtasunez balioztatzea oso zaila da.
Apaiz-eskolako azken egileak, erbestealdi aldera, eman zion liburuari bere behin betiko moldea; horren arabera, herri osoa da, ongi lerraturiko gudaroste gisa, leinuka sailkatua, prozesioan bezala basamortuan aurrera egiten duena. Testuak aurkezten dizkigun pasadizoak eta kontakizunak oro har zenbait lege ezartzeko marko eta bide dira. Beraz, Zenbakiak liburua osatzen duten gai gehienak eta beraren azken egitura erbestealdiko apaiz-eskolari zor zaizkio.
Liburuaren eskema nagusiak azaltzen duenez, geografi datuek egituratzen dute liburua.
Hau da, agian, Zenbakiak liburuaren gai adierazgarriena: herriaren basamortuko bidea; bide latza, herriak nekez jasaten duena: beldurra, nekea eta etsipena nagusitzen zaizkio. Ez du konfiantzarik Jainkoaren asmoan eta aurpegi ematen dio haren bitarteko den Moisesi. Zigorra ezarri arren, Jainkoak leial eutsiko dio bere agintzariari. Liburuaren hari nagusietako bat Biblian maiz errepikatzen den eskema hau.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Zenbakiak (Biblia), which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.