Violeta Barrios de Chamorro (Rivas, 1929ko urriaren 18a) nikaraguar politikaria da.
Errepublikako presidente izan zen 1990ko apirilaren 25etik 1997ko urtarrilaren 10a arte. Erdialdeko Amerikan kargu horretara iritsitako lehenbiziko emakumezkoa izan zen.
Violeta Barrios de Chamorro | |||
---|---|---|---|
1990eko apirilaren 25a - 1997ko urtarrilaren 10a ← Daniel Ortega - Arnoldo Alemán → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Rivas (Nikaragua), 1929ko urriaren 18a (94 urte) | ||
Herrialdea | Nikaragua | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Pedro Joaquín Chamorro Cardenal (1950eko abendua - 1978ko urtarrilaren 10a) | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Our Lady of the Lake University (en) Blackstone College for Girls (en) | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta kazetaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | National Opposition Union (en) | ||
violetachamorro.org.ni |
Pedro Joaquín Chamorro kazetari eta politikariarekin ezkondu zen 1950ean, eta Somozotarren diktaduren aurka jardun zuten La Prensa egunkariaren orrietatik. 1978an, Chamorro hil zutenean, Violetak hartu zuen bere esku La Prensaren ardura, eta somozismoaren aurka jarraitu zuen.
Iraultza Sandinistak Anastasio Somozaren erregimena garaitu zuenean Berreraikuntza Nazionalerako batzordeko kide izan zen. Laster utzi zuen kargu hori, sandinistei marxista izatea egotzita, eta antisandinisten ahots nagusi bihurtu zuen bere egunkaria. 1990eko hauteskundeetan sandinisten aurkako UNO koalizioaren hautagaia izan zen, eta inkestek kontrakoa zioten arren, irabazi egin zituen. 1997an utzi zuen agintea, Arnoldo Alemán eskuindarraren aurka hauteskundeak galdu ondoren.
Artikulu hau Nikaraguako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Violeta Barrios de Chamorro, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.