Vida Jane Mary Goldstein (1869ko apirilaren 13an - 1949ko abuztuaren 15a) Australiako sufragista eta gizarte-erreformista izan zen.
1903ko hauteskunde federaletan lau emakumezko hautagaietako bat izan zen, emakumezkoak hautagai izan zitezkeen lehenengo hauteskundeak izan ziren.
Vida Goldstein | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Portland (en) , 1869ko apirilaren 13a |
Herrialdea | Australia |
Heriotza | South Yarra (en) , 1949ko abuztuaren 15a (80 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Aita | Jacob Robert Yannasch Goldstein |
Ama | Isabella Goldstein |
Hezkuntza | |
Heziketa | Presbyterian Ladies' College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, politikaria eta sufragettea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Christian Science (en) |
Goldstein Portlanden jaio zen, Victorian. Bere familia Melbourne-ra joan zen bizitzera, gaztea zela, eta bertan Presbyterian Ladies College-ra joan zen. Goldsteinek amari jarraitu zion emakumearen sufragio mugimenduan, eta laster bihurtu zen bere buruetariko bat, ezaguna bihurtu baitzen bere hitzaldi publikoengatik eta sufragioaren aldeko argitalpenen editore gisa. Ahaleginak egin arren, Victoria izan zen Australiako azken estatua boto eskubide berdinak ezartzen, 1908. urtera arte ez zuten bozkatzeko eskubiderik izan.
1903an, Goldstein Senatura aurkeztu zen independiente moduan, botoen %16,8 lortuz. Selina Anderson, Nellie Martel eta Mary Moore-Bentley-rekin batera, Parlamentu federalera aurkeztu ziren lehen lau emakumeetako bat izan zen. Goldstein beste lau alditan aurkeztu zen parlamentura, eta hauteskunderik inoiz irabazi ez arren, berreskuratu zuen bere gordailua guztietan behin izan ezik. Ezkerreko plataformetan aurkeztu zen, eta bere ikuspuntu erradikalenetariko batzuk hastandu zituen publiko orokorra eta emakumeen mugimenduko kolaboratzaile batzuk ere.
Emakumeek boto-ematea lortu ondoren, Goldstein emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta beste hainbat gizarte-erreformatan nabarmena izan zen. Bakezale sutsua izan zen Lehen Mundu Gerra garaian, eta Emakumeen Bakearen Armada sortzen lagundu zuen. Goldsteinek geroko bizitzan profil baxu bat mantendu zuen, Zientzia kristaua mugimenduari denbora gehiena eskainiz. Haren heriotza nahiko oharkabean pasatu zen; XX. mendearen amaierara arte, ez zitzaion bere ekarpenek publiko orokorrari atentzio handiegirik eman.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Vida Goldstein, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.