Valeria Luiselli (Mexiko Hiria, 1983ko abuztuaren 16a) idazle mexikarra da; besteak beste, Papeles Falsos (2010) saiakera liburua eta Los ingrávidos (2011) eta La historia de mis dientes (2014) eleberriak argitaratu ditu.
Hainbat egunkari eta aldizkaritan kolaboratzen du, hala nola, Letras Libres, The New York Times, eta Dazed & Confused. Latinoamerikako idazle berri esanguratsutzat jo du kritika alemaniarrak. El País egunkarian iritzi zutabea idazten du hilero.
Valeria Luiselli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1983ko abuztuaren 16a (40 urte) |
Herrialdea | Mexiko |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Álvaro Enrigue (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa Columbia Unibertsitatea UWC Mahindra College (en) |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lantokia(k) | Mexiko Hiria eta New York |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | eleberria saiakera |
valerialuiselli.com |
Mexiko hirian jaio zen 1983ko abuztuaren 16an. Cassio Luiselli Fernández diplomatikoaren alaba da; Hegoafrikan Mexikoko lehen enbaxadore izandakoarena, alegia. Hori dela eta, haurra zela Nelson Mandela ezagutu zuen Luisellik.
Filosofia eta letrak ikasketak burutu zituen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. 2008an New Yorken literatura konparatiboa ikasi zuen Columbiako Unibertsitatean eta bertan ezarri zuen bizilekua.
Álvaro Enrigue idazle mexikarrarekin ezkonduta dago.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Valeria Luiselli, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.