Txerri-Grisola

Txerri-grisola (Choiromyces meandriformis) Tuberaceae familiako onddo espezie bat da.

Txerri-grisola
Txerri-Grisola
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaTuberaceae
GeneroaChoiromyces
Espeziea Choiromyces maeandriformis
Vittad., 1831

Espezie honekin kontuz ibili behar dugu, toxikotzat jotzen baita oso purgatzailea delako eta gastroenteritisaren antzeko urdail-arazoak sortzen dituelako, beherako handiak eragiten ditu.

Deskribapena

Karpoforoa: Tamaina handikoa, 5 eta 12 cm artekoa. Patata baten itxura biribildua du, kolore zurixka-grisaxka, arre argia edo arre-gorrixka du. Peridioa leuna, irregularra, pitzatua glebaren hazkunde azkarraren ondorioz, intsektuen edo gastropodoen higadurak eragindako hutsuneak dituzte.

Haragia: Gleba gogorra da, hasieran zurixka, gero horixka; lehortzean, okre koloreko zain bihurriak ikusten dira, meandroen antzekoak, hortik datorkio espeziearen izena. Gaztetan usain gabea, heltzean , usain aromatiko handia hartzen du, ez oso atsegina.

Etimologia: Choiromyces terminoa grekotik dator, txerriak bilatzen dutelako: zerri-perretxikoa. Meandriformis epitetoa glebaren meandro itxurako diseinuagatik da.

Jangarritasuna

Digeritzeko zaila, urdaileko arazoak eraginez, eta ondorio libragarriak ditu.

Nahasketa arriskua

Chiromyces gangliformis delakoarekin, hau txikiagoa da eta onddo helduaren usaina du, jangarria.

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenaren hasieran, mota guztietako basoetan, bereziki pagoen azpian, lur karetsuetan. Lur azpiko espeziea da, nahiz eta sarritan azaleratzen den eta agerian geratzen den.

Banaketa eremua

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Txerri-Grisola DeskribapenaTxerri-Grisola JangarritasunaTxerri-Grisola Sasoia eta lekuaTxerri-Grisola ErreferentziakTxerri-Grisola Kanpo estekakTxerri-GrisolaEspezieOnddo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Apirilaren 10BErrege BardeaAutarkia (ekonomia)GreziaKievBasamortuEnergia iturriGenetikaUrtarrilaren 16MexikoOsirisen epaiketaInauteriak Euskal HerrianBizenta MogelKorneaÇatal HöyükMartxoaren 28ReichstagGiltzurrunGiza eskubideakBekainKristautasunTaxonGurutze zeltaGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaNafarroa BehereaSugaarHizkuntza-komunitateUzkiUrriaren 12FaraoiOligarkiaZumaiaTartaloErleBiodibertsitateNafar-lapurteraTeokraziaMariEnergia elektrikoLemoaSare sozialakAndoni IruretagoienaAntzinaroaAnkaraHareharriGolEmakumearen ugaltze-aparatuPaleolitoaFrantziaInesa GaxenIzaro Andres ZelaietaHemendik At!Euskal Herriko naturagune babestuakPirateriaEukariotoUztailaren 132022Jesus ElosegiValbonnaisEuskal Pentatloi SariaLanbideZuberoaEuskal aditzIrailaren 29PastoralMutazioZiegaIndonesiaOHasdrubal Barka🡆 More