Gibelilun Orritinko

Gibelilun orritinkoa (Russula densifolia) Russulaceae familiako onddo espeziea da.

Eskualde batzuetan txerriak elikatzeko erabiltzen da. Gastronomian gutxi erabilia, agian haragiaren hornigai gisa. Orriak kendu egin behar dira, pikatu egiten dute.

Gibelilun orritinkoa
Gibelilun Orritinko
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula densifolia
Gillet, 1874

Deskribapena

Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, irregularra, zilbor forma apur batekin, Ertz inkurbatua. Hasieran zurixka, ondoren, horixka edo hori-oliba kolorekoa arrez nahasita, azkenean gris-arre kolorea hartzen du. Kapelaren azala ez da likatsua eguraldi hezean, lehorra eta matea eguraldi lehorrarekin.

Orriak: Estu, tartekatutako orritxoekin, itsatsiak, meheak, krema-horixkak hasieran, ondoren, krema-okre kolorekoak.

Hanka: Motza, 4 - 5 cm luze eta 1 - 2 cm lodi, zilindrikoa, oinarrian zertxobait inkurbatua. Betea, gogorra, pruinaduna, matea, zurixka, zahartzean eta igurztean belzteko joera du.

Haragia: Lodia, gogorra, zuria gaztetan, ondoren krema-grisa, ebakitzean pixkanaka gorrituz joaten da, azkenean gris-beltzaxka bihurtzeko. Haragiaren zaporea leuna da, eta orriena zertxobait akrea.

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna

Jangarri oso kaskarra.

Nahasketa arriskua

Russula albonigra delakoarekin, baina honen haragia ez da gorritzen, baizik eta beltza bihurtzen da aurrez kolore gorritik pasatu gabe.

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean, hostozabalen eta koniferoen azpian.

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia eta Himalaiako eremua.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Gibelilun Orritinko DeskribapenaGibelilun Orritinko JangarritasunaGibelilun Orritinko Sasoia eta lekuaGibelilun Orritinko ErreferentziakGibelilun Orritinko Kanpo estekakGibelilun OrritinkoEspezieOnddoRussulaceae

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

MundakaGarbiñe Muguruza800Joan MiróAJorge OteizaUnax UgaldeGamelanArabaDurangoNafarroa GaraiaRoberto MosoBagina2021Amaia ZubiriaMrs. DallowayEIRE (musika taldea)KataluniaEdurne AzkarateErle1951Nico WilliamsMarrazoMendexaAnariNazionalsozialismoEguzki-loreGernikako bonbardaketaXHernioBarne Arazoetako Ministerioa (Montenegro)Laboral KutxaHegazti harrapariGoienaTxikipediaWikitekaGorka UrbizuBaionaEstepan Aldamiz-EtxebarriaLepoan hartu ta segi aurreraGepardoHTML2016SoricidaeOtxandioJon BalentziagaLos XeyZetakAthleticBerry BerensonBostongo setioaJosu UrrutikoetxeaBortxaketaFermin MuguruzaErrubrika (hezkuntza)Gediminas KirkilasAzalaLibera esterlinaGazte Koordinadora SozialistaChalciporus rubinusMarisa BerensonBerriaKataluniako Ezker ErrepublikanoaIon AnsaBakterioLide HernandoMartxoaren 28ArkatzGerra HotzaEspainiako Gerra ZibilaEuskadi Ta AskatasunaKorrika🡆 More