Thea Ehre (Wels, Austria, 1999ko abenduaren 19a) aktore eta trans aktibista austriar bat da.
Nazioartean ospea lortu zuen Bis ans Ende der Nacht (2023) film luze saritutako debutarekin, zeinak Zilarrezko Hartz bat eman zion Berlinale jaialdian.
Thea Ehre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wels (en) , 1999ko abenduaren 19a (24 urte) |
Herrialdea | Austria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Thea Ehre Austria Garaian jaio zen, eta bertan hazi zen. Antzerki, zinema eta komunikabide ikasketak egin zituen Vienan.
2020az geroztik aktore gisa lan egiten du batez ere, Austrian eta Alemanian agertu da film eta telesailetan. Esate baterako, Luden – Könige der Reeperbahn (2023) Amazon Primeko krimen telesaila, Hanburgoko St. Pauli auzoan 1980ko hamarkadan girotua. 2021eko otsailean, SZ-Magazin aldizkariak egin zuen ekintza bat 184 aktore lesbiko, gay, bisexual, queer, ez bitar eta trans publikoki aurkeztuz, eta han agertu zen Thea Ehre, izen honekin orduan: Thea David Ehrensperger.
Ehrek zineman egin zuen debuta Christoph Hochhäuslerren Bis ans Ende der Nacht thrillerrean, Berlingo Nazioarteko Zinemaldian 2023ko edizioan lehiatzeko gonbidapena jaso zuena. Leni izeneko emakumezko kriminal trans bat erretratatu zuen Timocin Zieglerrekin batera. Bere paperagatik, errepartoko aktore onenaren Zilarrezko Hartza eman zioten (aktore nagusiarentzako saria, zeremonia berean, Sofia Otero euskal aktore eta haurrak jaso zuen). Ehrek trans komunitateari eskaini zion saria.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Thea Ehre, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.