The World Factbook edo CIA World Factbook (euskaraz: Gertaeren liburua) AEBetako Inteligentzia Agentzia Zentralak urtero ateratzen duen argitalpen bat da, almanaka gisa, eta hainbat herrialderen informazioa izaten du.
Factbookak munduko herrialde bakoitzaren demografia, kokapena, telekomunikazioen gaitasuna, gobernua,industria,gaitasun militarra eta abar laburbiltzen du bizpahiru orrialdeetan.
The World Factbook | |
---|---|
The World Factbook web orrialdea 2010ean. | |
Datuak | |
Idazlea | CIA |
Generoa | Urtekaria |
Jatorrizko izenburua | The World Factbook |
Hizkuntza | Ingeles |
Argitaletxea | CIA eta United States Government Publishing Office (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
OCLC | 7390695 |
CIAk World Factbook prestatzen du Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuaren pertsonalak erabiltzeko, baina jabetza publikokoa da.
Gaur egun, World Factbookeko web orrialdea bi astean behin eguneratzen da. Argitalpen idatzia urtero eguneratzen jarraitzen da, urtarrilaren batetik aurrera daukaten informazioa erabiltzen da urte erdian argitalpena egiteko.
World Factbook, 1975. urtetik jabetza publikokoa da, eta 1994. urtetik webgunea ere existitzen da. Web orrialdeak hilabetero, 6 miloi bisita, bataz beste izaten du. Horretaz aparte, beste formatu batzuetan ere editatzen da: CD-ROM, mikrofitxak eta zinta magnetikoa.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article The World Factbook, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.