Stromboli (sizilieraz: Struògnuli, antzinako grezieraz: Στρογγύλη, Strongulē) Tirreniar itsasoan dagoen uhartea da, barruan Italiako hiru sumendietako bat duena.
Stromboli Eoliako uharteetan, Siziliako iparraldean dagoen sumendi-uhartedian, dago kokaturik. Jatorrizko uhartearen izena greziarra da: Στρογγυλή, bere itxura biribila eta sabeldua zelako.
Stromboli | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte |
Azalera | 12,6 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°48′14″N 15°13′24″E / 38.804°N 15.2233°E |
UTC ordua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Honen parte da | Eoliar uharteak |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Messina |
Italiako udalerri | Lipari |
Ur-gorputza | Tirreniar itsasoa |
Leku geografikoa | Eoliar uharteak |
Stromboli geruza-sumendiak 924 m altuera du. Tontorrean hiru krater aktibo ditu. Bere ezaugarri nagusia Sciara del Fuoco (euskaraz: "Suaren ibaia") izeneko sakonunea da.
Stromboli turismorako ikuskizun bihurtu da, azken erupzio arriskutsua 1930ean gertatu zen eta. Azken erupzioa 2019ko abuztuaren 28an hasi zen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Stromboli, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.