Stéphane Grappelli (Paris, Frantzia, 1908ko urtarrilaren 26a - Paris, 1997ko abenduaren 1a) jazzeko biolin-jotzaile frantsesa izan zen.
Biolinaren doinua jazz musikan arrakastaz txertatu duen musikari bakarretakoa.
Stéphane Grappelli | |
---|---|
(1976) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1908ko urtarrilaren 26a |
Herrialdea | Frantzia Italiako Erresuma (1908ko urtarrilaren 26a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1997ko abenduaren 1a) |
Heriotza | Paris, 1997ko abenduaren 1a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Crématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) Grave of Grappelli (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kale-artista, musikagilea, jazz musikaria, biolin-jotzailea, zinema aktorea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Quintette du Hot Club de France (en) |
Genero artistikoa | swinga Gypsy jazz (en) |
Musika instrumentua | biolina pianoa |
Diskoetxea | MPS Records (en) |
|
Parisko Kontserbatorioan biolina jotzeko teknika klasikoa ikasi zuen, baina jazz musikako diskoak entzun zituen orduko, erabat aldatu zuen jotzeko bere moldea. 1930eko hamarraldian, kontzertuak emateaz gainera, zenbait abesti grabatu zituen, Frantziako ereserkiaren jazz-bertsio bat eta guzti, Django Reinhardt gitarra-jotzailearekin batera. Jazz libreko inprobisazioak jotzen zituzten, estilo hori musika-joera independentetzat ezagutua izan baino hogeita bost urte lehenago. Grappellik osaturiko boskotea Frantziako ospetsuenetako bat izan zen. Garai hartako musikari onenekin jo zuten, hala nola Joséphine Bakerrekin, George Gershwinekin eta Louis Amstrongekin. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Frantziako eta Britainia Handiko klubetan lan egin zuen, eta 1968an, Estatu Batuetan jo zuen lehenengo aldiz, Newport Jazz Festival jaialdian.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stéphane Grappelli |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Stéphane Grappelli, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.