Sherry Simon (Montreal, 1948) kanadar hizkuntzalari eta itzultzailea da.
Sherry Simon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montreal, 1948ko apirilaren 16a (76 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Hezkuntza | |
Heziketa | Montrealgo Unibertsitatea 1979) Doktoretza |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Concordia University (en) |
Jasotako sariak |
Montrealgo Unibertsitatean doktoretza eskuratu zuen literatura konparatuan. Parisen École pratique des hautes études unibertsitatean lizentziatura lortu zuen. Horrez gain, Brandeis Unibertsitatean ohorezko lizentziatura eskuratu zuen Literatura konparatuan.
1998. urtetik aurrera, Sherry Simons Konkordia Unibertsitateko irakasle titularra izan da Frantses ikasketen sailean. 2005ean ikertzaile gisa jardun zuen Itzulpen eta Historia Kulturalaren alorrean York Unibertsitateko Glendon College-n; gainera, 1995-2000 artean Konkordia Unibertsitatean aritu zen zuzendari gisa letren eta gizarte zientzien doktoretza interdisziplinarioaren programan. Azkenik, Jean-François Chassay-rekin batera Spirale aldizkaria zuzendu du 10 urtez.
Zones de tension: expressions de la conflictualité dans la littérature québécoise et canadienne 1981-2006 (Tentsioguneak: literatura kanadiarraren eta quebectarraren gatazka-adierazpenak 1981-2006) ikerketa taldearen parte izan zen.
Teorialari ezaguna nazioartean, Simon-ek publikazio ugari ditu, besteak beste, itzulpengintzaren teoriaren inguruan, literatura itzulpenen arloan eta generoaren eta itzulpengintzaren arteko harremanari buruz. Obra garrantzitsu ezberdinetan aritu da egile, editore edo koeditore gisa. Bere azkenengo ikerketa lanak hauek dira: Translating Montreal: Episodes in the Life of a Divided City (2006) eta Cities in Translation (2012).
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Sherry Simon, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.