Sara Curruchich: Abeslari eta musikagilea, Guatemalako herrien eta emakumeen eskubideen defendatzailea

Sara Curruchich Cúmez (San Juan Comalapa, Chimaltenango, Guatemala, 1993ko uztailaren 25a) abeslaria, sortzailea eta musikaria da.

Maya Kaktxikel herriaren parte da, ezaguna Guatemako Herrien eta Emakumeen Eskubideen Defentsan aritzeagatik.

Sara Curruchich
Sara Curruchich: Biografia, Ibilbide musikala, Sariak
Bizitza
JaiotzaSan Juan Comalapa eta Chimaltenango1993ko uztailaren 25a (30 urte)
HerrialdeaSara Curruchich: Biografia, Ibilbide musikala, Sariak Guatemala
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Musika instrumentuamarinba
gitarra
ahotsa
aho-soinua

Facebook: Sara.Curruchich Twitter: SaraCurruchich Youtube: UCpNN5FODBk22mPpZHJv4_XA Musicbrainz: 56846ea9-bfd0-446f-83a5-3ac6b64eb08d Edit the value on Wikidata

Biografia

Hamabost urte zituela Guatemalako Hirira joan zen musika ikasteraeta hemeretzi urterekin Escuela Normal para Maestros de Música Jesús María Alvaradon lizentziatu egin zen zen.

2012an, emakumez osatutako marimba talde batean hasi zen "Teclas de Armonía" izenekoan. Urte horretan, Orquesta de Alemaniaren gonbidapenari esker bere lehen agerpen publikoa egin zuen bakarlari gisa.

Bere abestien oinarrian amalurraren errespetua eta herri mayen memoria jorratzen ditu. Gaztelania eta Kaktxikelera nahasten ditu, bere ama hizkuntza nazioartean ezagutarazten duen lehen artista da.

Oholtzan ez bakarrik, Giza Eskubideen eta batez ere Guatemalako Herrien eta Emakumeen Giza Eskubideen Defentsa jorratzen ditu. Bere ekarpena dela eta hainbat aitorpen lortu ditu, besteak beste, 2017an, ONU Mujeres Guatemala, Nazio Batuen Erakundeak herrialdean duen delegaritzak, He For She kanpainaren enbaxadore izendatu zuen.

Hainbat abeslarirekin elkarbanatu du oholtza, besteak beste, Rebeca Lane eta Muerdo abeslariekin.

Ibilbide musikala

Diskografia

2015ean, Ch´uti´xtän (neska) abestiarekin ezaguna egin zen.

2016an, Resistir abestia aurkeztu zuen.

2019an, SOMOS, bere lehen diska atera zuen.

2020an, SOMOS, 2. edizioa Mamita Recordseneskutik (grabatua eta ekoiztua Guatemala, Espainia eta Frantzia artean, Amparo Sánchez eta Gambeaten laguntzarekin).

Festibalak

2016ko maiatzaren 10ean, Nazio Batuen Erakundearen Indigenen Gaietarako Foro Iraunkorraren irekiera egin zuen (New York, AEB).

2018an, Tempo Latino (Europako Festibala non abeslari latinoak, afro-kubatarrak, afro-karibeinoak aritzen diren).

2020an, Festival Tiempo de Mujeres (Mexiko Hiria, Mexiko).

Sariak

  • 2015ean, Fundación Dante Alighieriren artista errebelazio saria.
  • 2017an, Premios Estela, artista errebelazio saria.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Sara Curruchich BiografiaSara Curruchich Ibilbide musikalaSara Curruchich SariakSara Curruchich ErreferentziakSara Curruchich Kanpo estekakSara Curruchich1993AbeslariChimaltenango (departamendua)Emakumeen eskubideakGuatemalaKaktxikeleraMayaMusikaUztailaren 25

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

GeneGaltzagorriKuleto faltsuCastillo SuarezPulveroboletus hemichrysusZentral nuklearBordeleAkizePagoetako natura parkeaFrantziako IraultzaEl MasroigAzido desoxirribonukleikoJokin EizmendiAireportuMarteZuberoaEspainiako Gerra ZibilaSorginGasteizHistoriaurreaIrunAizkora probaNatxo de FelipePagoNazio Batuen ErakundeaEuskaldunGiza eskubideakNancy PelosiAnkerJorge OteizaBigarren Mundu GerraAngkor WatSektore ekonomikoTigreGerra HotzaWConnemara gure bihotzetanIsurtzeErreakzio kimikoEuskadiko OrkestraSainte-JalleHedy LamarrBulego (musika taldea)Ana NafarroakoaIndiaGripeCreative CommonsIker CasanovaTokusatsuUrteMadrilLeire BilbaoWikidataEgutegi gregorianoMariLGripearen A birusKristautasunJon MirandeDikarya24 orduak euskarazAbuztuaren 27Sergio MattarellaOhmen legeaTontxu RodríguezLezkaGizakiCharles DarwinGabriel ArestiLehoiK🡆 More