Richard Avedon (New York, AEB, 1923 – Texas, AEB, 2004) estatubatuar argazkilaria izan zen.
Richard Avedon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1923ko maiatzaren 15a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | San Antonio, 2004ko urriaren 1a (81 urte) |
Heriotza modua | : garuneko odoljarioa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Evelyn Franklin Doe Avedon (1944 - 1949) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea New School for Social Research DeWitt Clinton High School (en) PS 6 (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | moda-argazkilaria, diseinatzailea eta argazkilaria |
Lantokia(k) | New York |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Henry Peach Robinson (en) |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Genero artistikoa | fashion photography (en) portrait photography (en) erretratua commercial art (en) |
richardavedon.com | |
|
20 urte zituela, filosofia-ikasketak utzi eta argazkilaritzan hasi zen. Hurrengo urtean Harper´s Bazaar moda-aldizkari ospetsuan plazaratu zituen bere argazkiak, eta 21 urterekin arras ezaguna bihurtu zen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren New Yorkek hartu zuen Parisen lekua modaren alorrean, eta Avedon izan zen aldaketa horren argazkilaria. Erretratua ongi menderatzen zuen, eta 1959an Behaketak erretratu-liburua argitaratu zuen, Truman Capoteren testuarekin. Hala ere, nahiago zuen moda-argazkia. Haren estiloa (librea, estudiotik kanpo, kale gorrian) argazkilari belaunaldi baten eredu izan zen. 1950eko hamarkadan Parisera jo zuen, moda-argazkiak egitera betiere.
60ko hamarkadan, berriz, estudio barruko argazkilaritzari ekin zion, eta horretan ere bere estiloa sortu zuen: fondo zuria beti eta argi asko. Hurrengo urteetan erabat aldatu zuen gaiez eta estiloz: bere aitaren heriotza argazkitan jaso ondoren, Far Westeko bizimodua desmitifikatzeari ekin zion (meatzari, langile eta langabeen argazkiak), eta Vietnamgo gerrak eragindako ondorioak jaso zituen (napalmak erretakoen argazkiak, psikiatrikoko gaixoak).
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Avedon |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Richard Avedon, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.