René Lacoste (Paris, Frantzia, 1904ko uztailaren 2a - Donibane Lohizune, Lapurdi, 1996ko urriaren 12a) tenislaria izan zen.
Krokodilo goitizena zuen. Jaiotzez paristarra eta jatorriz Donibane Lohizuneko familia batekoa.
René Lacoste | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean René Lacoste |
Jaiotza | Parisko 10. barrutia eta Paris, 1904ko uztailaren 2a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Donibane Lohizune, 1996ko urriaren 12a (92 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Simone de la Chaume (en) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria, ekintzailea, tenis entrenatzailea eta moda-diseinatzailea |
Tenis | |
Jokaera | eskuina |
Bakarka i/g | 76–10 |
Parte-hartzailea | |
Lateralitatea | eskuina |
Altuera | 1,75 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
1927, 1928 eta 1929an Davis Kopa irabazi zuen Frantziako tenis-taldeko lau tenislari mitikoetako gazteena zen. 1926 eta 1927an munduko tenislaririk onena eta hurrengo bi urteetan bigarrena izan zen. Hiru aldiz irabazi zuen Roland Garros txapelketa (1925, 1927 eta 1929an), bi aldiz Wimbledongoa (1925 eta 1928an) eta bi aldiz Forest Hillsekoa (1926 eta 1927an). Bikoteka ere hiru aldiz irabazi zuen Roland Garros txapelketa (1924, 1925 eta 1929an) eta behin Wimbledongoa (1925ean), Jean Borotrarekin batera.
Tenislari bikain honek 1929an utzi zion lehiaketetan parte hartzeari. Harrezkero, bere ospe handiari esker arrakasta handiz merkaturatu ahal izan zituen bere izeneko jantziak, krokodiloa ikur gisa daramatenak.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: René Lacoste |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article René Lacoste, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.