Ramon Ertze Garamendi: Apaiza, idazle eta kazetari erbesteratua

Ramon Ertze Garamendi (gaztelaniaz: Ramón de Ertze Garamendi) (Lekeitio, 1911ko irailaren 20a - Bruselas, 1974ko ekainaren 11), apaiza, pentsalaria eta idazlea Espainiako Gerra Zibila ondoren Amerikan erbesteratu zen.

Haren pentsamendua kristautasun, liberaltasun, demokrazia eta humanismoan sustraituta zegoen.

Ramon Ertze Garamendi
Bizitza
JaiotzaLekeitio, 1911
HerrialdeaRamon Ertze Garamendi: Biografia, Bibliografia, Erreferentziak Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1974 (62/63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza, idazlea eta kazetaria

Biografia

Lekeitio jaioa 1911n, apaiz ordenatu zen 1934an. Gizarte eta Politika Zientziak ikasi zituen Lovainan. Bere lehen lanak Zornotzako Ekin aldizkariaren zuzendaritza eta Bizkaiko Nekazal Federazioaren kontseilari izatea izan ziren. Gerra Zibilean erizain laguntzaile lanetan jardun zuen bolondres gisa eta, geroago, Loiola Batailoiaren gerra-kaperau izan zen. Agirre lehendakariak Bruselarantz zihoazen hiru mila hauerren irteera antolatzea eskatu zion. Belgikan zegoen, alegia, Bigarren Munduko Gerra hasi zenean. Nahiz eta ihes egiten saiatu, azkenean gerra osoa Bruselasen eman zuen. Urte haiek haren ikasketetan sakontzeko erabili zituen. Mexikon anaia zuen, Antonio, eta haren laguntzarekin 1947an Mexiko Hirira joan zen. Mexikon irakasle lanetan ibili zen, lehenengo Iberoamerikar Unibertsitatea izan zenean eta geroago Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan.; azken horretan Estatuko Teoria Orokorra ikasgaia eman zuen. Halaber, Excélsior egunkari garrantzitsuan kolaboratzen hasi zen. Laster prentsa amerikarreko kazetari ezaguna bihurtu zen. Irratiaren eremuan ere lan egin zuen, esaterako Unibertsitate Irratian non egunero emakizuna eskaintzen zuen. Lan intelektual horiekin batera bere apaiz eginkizunak egin zituen. Milaka artikulu idatzi zituen baina, zoritxarrez, hauek ordenatu eta plazaratu baino lehen, bihotzekoak jota, heriotzak harrapatu zuen Bruselasen bisita bat egiten zegoenean.

Bibliografia

  • Doctrines des classes moyennes. Contribution a l´histoire d´une idée. Bruselas, Lovainako Unibertsitatea, 1946. Doktoreago tesia.
  • Suma y resta, Xabier Apaolaza eta Jose Angel Ascunce argitaratzaileak, Saturraran Argitaletxea, 2000. Artikuluen bilduma.
  • La marcha del mundo, Xabier Apaolaza eta Jose Angel Ascunce argitaratzaileak, Saturraran argitaletxea, 2000. Artikuluen bilduma.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Ramon Ertze Garamendi BiografiaRamon Ertze Garamendi BibliografiaRamon Ertze Garamendi ErreferentziakRamon Ertze Garamendi Kanpo estekakRamon Ertze Garamendi19111974BruselasEkainaren 11Espainiako Gerra ZibilaGaztelaniaIrailaren 20Lekeitio

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Argi-energiaPirateriaParisFieschIñigo AstizEpikuroBKBrigade LocoNobleziaGabriel ArestiZatiki (matematika)Stand-upKievOihane PereaGaztelako ErresumaKulturaKate trofikoUnibertsoaNetiketaMartxoaren 28ProkariotoIsaac NewtonPessanBizi-kalitateEn Tol SarmientoEuskal Lore JokoakUrtarrilaren 17Agur EtxebesteǃNeuville-Saint-VaastAntzinako EgiptoIrunRotten XIIISaint-Amand-Montrond kantonamenduaErrege BardeaUmetoki barneko gailuAraztaileCentral ParkHizkuntza gutxituSugegorriKristalinoSua EnparantzaRoyan kantonamenduaLady GagaNafarroa BehereaJose Migel BarandiaranBigarren Mundu GerraGarizumaCorpus Inscriptionum LatinarumXVideosSons of AguirreHareharriIrakHilerriJuan Sebastian ElkanoEuskal HerriaTartaloEuskararen jatorriaJuduMiren Nogales1964SenegalStephanos II.a GhattasKubaAmaren eskuakOstegun SantuaJuana WhitneyGazteluTiranoMutazioPott BandaXalbadorren heriotzeanTerrakotazko armada🡆 More