Predjamako Gaztelua

Predjamako gaztelua (eslovenieraz: Predjamski grad, alemanez: Höhlenburg Lueg, italieraz: Castel Lueghi) Esloveniako Karniola Beherea eskualdeko Predjama herrixkan (Postojna udalerria) dagoen gaztelu bat da.

Postojna hiritik 11 kilometrora eta Postojna leizetik 9 kilometrora. Gaztelua leize baten sarbidean eraikia dago.

Predjamako gaztelua
Predjamako Gaztelua
Predjamako gazteluaren ikuspegi orokorra.
Predjamako Gaztelua Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabePredjamako Gaztelua Eslovenia
Municipality of SloveniaMunicipality of Postojna
Koordenatuak45°48′54″N 14°07′41″E / 45.815°N 14.128°E / 45.815; 14.128
Historia eta erabilera
JabeaPatriarchate of Aquileia (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
569

Etimologia

Eslovenierazko Predjama hitzak "leizearen aurrean" esan nahi du.

Historia

Sorrera

Gazteluaren lehen aipamena 1274koa da, orduan Luegg izen alemaniarra zeukan eta Aquileiako patriarkak eraiki zuen estilo gotikoan. Haitzulo baten sarreran altxatu zuten, harrizko horma bertikal baten gainean, gaztelua konkistatzeko zaila izan zedin. Luegg familia noblea sortu zen eta hauek gaztelua handitu egin zuten.

Predjamako Erazemen kondaira

XV mendean Erazem Lueger ("Predjamako Erazem") zen gazteluaren jabea eta Habsburgotarrekin borrokan sartu zen armada inperialeko Pappencheim mariskala hiltzean. Matias I.a Hungariakoarekin bat egin eta Habsburgotarren Karniolako herriak erasotzeari ekin zion, Predjama gotorlekua bizileku zuela. Frederiko III.a enperadore austriarrak Triesteko gobernadoreari Erazem hartu eta hiltzeko agindu zion.

Urtebete eta egun batez setiatu zuten Predjamako gaztelua, baina Erazemek ongi eutsi zion, leizeak baliatu baitzituen Vipava herritik hornigaiak ekartzeko. Bukaeran zerbitzari batek traizioa egin zion, gaztelutik kanpora zegoen komunera joan zenean kandela batekin seinalea egin eta setiatzaileen kainoi bala bakarrarekin hil zuten.

Aro modernoa

Setioaren ondoren gaztelua suntsituta gelditu zen. Hondarrak Oberburg familiak hartu zituen eta ondoren Purgstall familiaren esku gelditu zen. Honek 1511ean gaztelu berria eraiki zuten baina XI mendean bertan lurrikara batek suntsitu zuen. 1567an Philipp von Cobenzl baroiak eskuratu zuen eta 1570an pizkundeko estiloan berreraiki zuen. Hau da gaur egunera iritsi dena. XVIII mendean Cobenzl familiaren udako egotza bihurtu zen.

XIX eta XX mendeetan Michael Coronini von Cronberg kondeak eta Windischgrätz familia izan ziren bertako jabe ta Bigarren Mundu Gerra bukatzean Jugoslaviako agintari komunistek hartu zuten.

Iruditegia


Kanpo estekak

Tags:

Predjamako Gaztelua EtimologiaPredjamako Gaztelua HistoriaPredjamako Gaztelua IruditegiaPredjamako Gaztelua Kanpo estekakPredjamako GazteluaAlemanEsloveniaEslovenieraGazteluHaitzuloItalieraKarniola Beherea-Kostaldea eskualde estatistikoaPostojnaPostojnako leizea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Julen AlberdiHedy LamarrLamiakoCobweb (2023ko estatubatuar filma)Heriotza zigorFestina auziaMonarkiaMarokoFrantziako emakumezkoen errugbi selekzioaPalankaZuberoako maskaradakSakanaKuku-belarFrantziaLa Polla RecordsJoxe AzurmendiKarmele JaioNafarroako ErresumaHaurren Eskubideen AldarrikapenaMarie CurieFrida KahloRafael NadalNeolitoaIruñeaLapurdiRadiocrimenErromatar InperioaJan VermeerGerra HotzaNazionalitatearen auzia eta sozialdemokraziaMeatzaritzaHiru Erregeen MahaiaMike PinderFelix MarañaHarkaitz CanoEkain (leizea)Nøgen (musika taldea)KareharriAl-AndalusBaztango Donejakue bideaAtaunKarrakaTina ThörnerXake mate (eleberria)Ilaski SerranoChaturbateOkilBilintxIzabaIrulegiko EskuaDorreIzar-malkoakItsas intrusioEspainiako trantsizioaMikel Arrizabalaga AizpuruaZapelatz arruntBiolinKomunikazio ez-bortitzKrabelinen IraultzaEnergia iturriEroankortasun elektrikoIker MuniainNestor BasterretxeaEgiptoko piramideakMalda (geometria)KontrapasAlemaniaLudwig van BeethovenHipatia AlexandriakoaIkastolaIker Vicente🡆 More