Postposizio

Postposizioa deklinabideko atzizki batzuen funtzio bertsua betetzen duen hitz askea da.

Postposizio askeak eta atzizki-postposizioak

Beste hizkuntza batzuetan, gaztelaniaz edo frantsesez esaterako, preposizioak dituzten bezala, euskaraz postposizioak daude. Postposizioak, atzizki diren aldetik, izen-sintagmari itsasten zaizkionean, zenbait hots-aldaketa gertatzen dira. Hain zuzen, hots-batze horiek direla medio, euskal gramatiketan deklinabideaz hitz egiten da. Hala, zenbait postposizio eta kasu-marka hartzen dira, eta paradigma egokietan aurkezten.

Zenbait postposiziok beste postposizio haien zeregin bera betetzen dute, baina ez dira deklinabide-paradigmetan sartzen. Gainera, maiz, postposizio direlako horiek jadanik deklinabide-tauletan jaso diren postposizio-sintagmak eta izen-sintagmak hartzen dituzte osagarritzat, hots: postposizio-sintagma edo izen-sintagma horiei itsasten zaizkie.

Zein da postposizio horien eta deklinabidean sarrarazi diren postposizio-sintagmetan agertzen direnen arteko diferentzia? Bat, funtsean: oraingo postposizio horiek forma askeak dira, hitz solteak. Normalean, gainera, jatorriz izenak edo bestelako gramatika-kategoriako elementuak dira, gramatika-erlazioak adierazteko erabiltzen direnak. Hortaz, bi postposizio-klase bereizi behar dira:

  • atzizki-postposizioak alde batetik, eta
  • postposizio askeak, bestetik. Bereizketa formal hutsa da, beraz.

Postposizioak eta ohiko izenak

Arreta pixka batekin begiratuz gero, berehala ikusten da postposizio aske gehienak, berez, izenak direla, edo aditzondoak: buru, antz, alde, arte, bitarte, uste, iritzi etab. izenak dira, dudarik gabe. Hala ere, postposizioen sailean sartzen dira, tresna gramatikal gisa lan egiten baitute. Dena den, ohiko izenen eta postposizio direnen artean bada diferentzia funtsezko bat: izen arruntek adjektiboak onartzen dituzte edo mugatzaile gisa erakusleak onartzen dituzte. Postposizio-lanetan ari direnek, ordea, zailtasunak dituzte horretarako:

  • Hiztegiaren aldetik, oso ongi dago / ??Hiztegiaren alde honetatik, oso ongi dago.
  • Zure antzean dabil hori ere / ??Zure antz handian dabil hori ere.

Bestalde, gauza jakina da izen-sintagma batean izenlagun bat dagoenean izen-sintagma hori mugatua izan ohi dela:

  • Autoz etorri da.

baina

  • Aitaren autoaz etorri da / Aitaren autoan etorri da.

Horrenbestez, nola esplika postposizio direlako horiek sarritan –batez ere instrumentalean (-z atzizkiarekin) doazenean– mugagabeak izan beharra? Postposizio direlako, hain zuzen. Postposizio direla onartuz gero, oso ongi eman daiteke kontu horrexen berri: ustez, iritziz, alde, truke, etab. nolabaiteko adberbioak izango dira, dauden-daudenean (mugagabean, alegia) postposizio-lanetan ari direnak. Horrenbestez, sintagma osoak postposizio-sintagmatzat har daitezke.

Postposizioen zerrenda

Ondorengo zerrendan, lehen zutabean postposizioak ematen dira.

Bigarrenean, postposizioaren ezkerreko atalak zer nolako kasu-marka edo postposizioa izan behar duen adierazten da. Hirugarrenean, adibide batzuk ematen dira:

Postposizio 

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Postposizio askeak eta atzizki-postposizioakPostposizio ak eta ohiko izenakPostposizio en zerrendaPostposizio ErreferentziakPostposizio Kanpo estekakPostposizioHitz

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Kanoi gangaLeitzaranPaleolitoaOperaInternetMartin LarraldeMike PinderErrenteriaAndrokantoAntzinako GreziaMendebaleko euskaraLucía LapiedraNestor BasterretxeaAMIA analisiOrreagako gudua (778)ErnalketaPanda handiEnergia iturriAtenasko agoraEusko Abertzale EkintzaNapoleon BonapartePigmentuBizkaiko udalerrien zerrendaMónica OltraGas naturalWiki CommonsAndres UrdanetaMusika barrokoGiza eskubideakReal SociedadTina ThörnerEuskara batuaSistema eragileBizardunakFestina auziaBirusGoogleBurgosko prozesuaSinbolismo2024Begoña Muruaga LacaElhuyar HiztegiaJose Manuel LujanbioAlemaniaHarkaitz CanoIslandiaMeatzaritzaObabakoakHannah ArendtHerri kirolAristotelesArgi-energiaPaulo AzpiazuOrnitorrinkoTximeletaHipotesiIván Martín NúñezBerri TxarrakMonarkiaJules VerneJonathan SwiftAntton KazabonWikipediaGiltzurrunGaztelaniaPornhubJaponiaLehoiRamon SaizarbitoriaSamuli PiippoOriaTermaXXXTentacion🡆 More