Miniordenagailu: Tamaina ertaineko ordenagailua, mikroordenagailu eta ordenagailu handien arteko ezaugarriak dituena

Miniordenagailu edo minikonputagailu bat, 1960ko hamarkadaren erdialdean garatutako ordenagailu mota bat da eta konputagailu nagusi handiek, IBMren tamaina ertaineko ordenagailuek eta haien zuzeneko lehiakideek ekoitzitakoa baino prezio txikiagoan saldu zena.

1970ean egindako ikerketa baten ondoren, The New York Timesek minikonputagailuari buruzko definizio adostua proposatu zuen: 25000 dolar baino gutxiago balio zuen, teletipo moduko sarrera-irteera gailua zuen eta gutxienez lau mila memoria-hitzekin goi-mailako programazio-lengoaiekin (Fortran edo BASIC) egindako programak exekutatzeko gai zen makina.

Miniordenagailu: Datu interesgarriak, Historia, Erreferentziak
DEC PDP-8
Miniordenagailu: Datu interesgarriak, Historia, Erreferentziak
Honeywell-Bull DPS7 konputagailu nagusia

Datu interesgarriak

Ezaugarri horietako ordenagailuek talde berezi bat osatzen zuten, bere software-arkitektura eta sistema eragileekin besteengandik desberdinduak izan zirenak. Datuak kalkulatzeko eta biltegiratzeko diseinatu beharrean, kontrolerako, instrumentaziorako, giza elkarreraginetarako eta komunikazioen konmutaziorako diseinatu ziren. Gehienak jatorrizko ekipoen fabrikatzaileei (OEM) saldu zitzaizkien, azken erabilerarako aplikazioak garatzeko. Ezaugarri horietako ordenagailuak merkatuan egon ziren bi hamarkadetan (1965-1985), 100 enpresa inguru sortu ziren, baina gutxi batzuk baino ez zuten haien jarduerakin jarraitu.

Miniordenagailu terminoa, konputagailu nagusi txikien eta mikrokonputagailuen artean zegoen ordenagailu bat izendatzeko erabili zen. Hori, txip sinpleko mikroprozesadoreak zituzten prozesatzeko unitate zentralak agertu zirenean gertatu zen (1971n Intel 4004arekin hasi zena). XX. mendearen amaieran eta XXI.aren hasieran, minikonputagailu edo miniordenagailu ordez, gama ertaineko ordenagailu terminoa erabiltzen zen ordenagailu horietaz hitz egiterakoan (Adibidez: Oracleren gama altuko SPARC, IBMren Power ISA eta Hewlett-Packarden Itanium sisteman oinarritutakoak).

Historia

Termino hau 1960ko hamarkadan sortu zen transistore, nukleo magnetikozko memoria, jarraibide-multzo minimoak eta kostu txikiagoko periferikoak agertu zirenean (hala nola Teletype Corporation-en Modelo 33 ASR teletipoa), tamaina txikiagoko ordenagailuei erreferentzia egiteko. Normalean 19 hazbeteko bastidore bat edo gehiago okupatzen zuten (konputagailu nagusiek gela oso bat bete zezaketen).

Miniordenagailuaren definizioa oso zehatza ez denez, hainbat hautagai daude mota horretako lehen ordenagailutzat har daitezkeenak. Harrera handia izan zuten lehen miniordenagailuetako bat, DECek 1965ean sortutako, 12 biteko PDP-8a izan zen. Izan ere, transistore diskretuekin egina zegoen eta 18500 dolar balio zuen (ondorengo bertsioek zirkuitu integratuak erabili zituzten).

Miniordenagailuak, gama ertaineko ordenagailu bezala ere ezagutzen dira. Gaitasun eta prozesatzeko potentzia nahiko altuak izatera iritsi ziren. Hasiera batean, ingurune akademikoetan erabili ziren, oro har, prozesuak kontrolatzeko, datuak kudeatzeko, komunikaziorako, administrazio eta finantza-kudeaketarako edo probak eta esperimentuak kontrolatzeko.

1970eko hamarkadaren hasieran mundu osoan petrolio eta gas bila egindako esplorazio sismikoek ondorioztatuta, prozesatze-zentroetan miniordenagailuen erabilera orokortu zen.

1960ko hamarkadaren amaieran, TTL teknologiadun zirkuitu integratuen 7400 seriea miniordenagailuetan erabiltzen hasi zen. 7400 serieak datu-hautatzaileak, multiplexadoreak, hiru egoerako buferrak, memoriak eta abar eskaintzen zituen hilara bikoitzeko paketeetan kokatuak (sistemaren eta arkitekturaren osagai nagusiak begi bistaz ikus zitezen). 1980ko hamarkadatik aurrera miniordenagailu askok VLSI zirkuituak erabili zituzten.

1975ean MITSren Altair 8800 aurkeztu zenean, Popular-Electronics aldizkariak miniordenagailu hitza erabiliz aipatu zuen. Nahiz eta mikroordenagailu terminoa laster bihurtu zen ohikoa txip bakarreko mikroprozesadoreetan oinarritutako ordenagailu pertsonaletarako. Garai hartako mikroordenagailuak, 8 biteko erabiltzaile bakarreko sistema sinpleak ziren, CP/M edo MS-DOS bezalako sistema eragile ataza bakarrekoak exekutatzen zituztenak. Miniordenagailuak berriz, VMS eta Unix bezalako sistema eragile multiatazadunak exekutatzen zituzten, eta estandarra 16 biteko ordenagailua bazen ere, errendimendu handiko superminiordenagailu berriak 32 bitekoak ziren.

Miniordenagailuen dekadentzia honako arrazoi hauengatik gertatu zen: mikroprozesadoreetan oinarritutako hardwarearen kostu txikiagatik, eremu lokaleko sare ekonomiko eta zabalterrazak agertzeagatik, Motorola 68020 edo Intel 80286 eta 80386 mikroprozesadoreak agertzeagatik, eta azken erabiltzaileek miniordenagailuen fabrikatzaile ez malguenganako eta informatika-sailen edo datu-prozesaketa guneen mendekotasun txikiagoa izateagatik. Horren ondorioz, miniordenagailuen eta terminal informatikoen ordez, sareko lan-estazioak, fitxategi-zerbitzariak eta ordenagailu pertsonalak jarri ziren zenbait instalaziotan, 1980ko hamarkadaren bigarren erditik aurrera.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Miniordenagailu Datu interesgarriakMiniordenagailu HistoriaMiniordenagailu ErreferentziakMiniordenagailu Kanpo estekakMiniordenagailuBASICFORTRANIBMKonputagailu nagusiOrdenagailuProgramaProgramazio-lengoaiaSarrera-irteerako unitateThe New York Times

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

SarpenIKEAMiren LeanizbarrutiaFutbolEn Tol SarmientoDonibane GaraziEuskal Rock ErradikalaFrancisco FrancoPortugaleteko mareometroaMeatzaritzaEnaraDemokraziaZentral hidroelektriko itzulgarriDiario VascoEusko Jaurlaritzako lehendakariaGiza eskubideakGorostiTransferentzia-prezioEuskaraUrteEnergia mekanikoPopEguzki-energiaSabin AranaPaulo AzpiazuOperaUrLionel MessiEuskal HerriaLurraBaionaErregai fosilSur (Oman)Xabier LeteAngelu (geometria)Herri kirolMaitasunJoseba SarrionandiaAlaitz eta MaiderGalileo GalileiSofonisba AnguissolaHasier OleagaNiloLucía LapiedraAro GaraikideaPigmentuTxolarreKaotikoGernika-LumoEroskiWikidataBilboPlayStationSakanaKolonia (geografia politikoa)DinamikaJaiotza-tasaElektrizitateMikel ValverdeGarapen Jasangarrirako Helburuak2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakZortziko txikiLamiakoKike AmonarrizTxillardegiXXXTentacionGarapen iraunkor🡆 More