Metro-2

Metro-2 (errusieraz Метро-2) ustezko sekretupeko Moskuko metro sistema da, lur azpikoa, eta Moskuko metro publikoaren parekoa.

Uste denaren arabera, Stalinen garaian (edo une hartatik aurrera) eraiki zen garraio sistema, eta KGB polizia sekretuak D-6 gisa izendatzen omen zuen .

Metro-2
Metro-2 sistemaren mapa, AEBetako inteligentzia militarraren arabera.

Errusiako kazetariek agertu izan dutenez, Errusiako Zerbitzu Sekretu Federalak eta Moskuko metroko zuzendaritzak ez dute bigarren metro sistema baten existentzia baieztatu edo gezurtatu.

Zurrumurruen arabera, Moskuko metro zibila (publikoa) baino luzeagoa da. Esaten denaren arabera, 4 lerro lituzke metroak, eta, 50 eta 200 metroko sakoneran kokatuta legoke. Kremlin gotorlekua eta Errusiako Zerbitzu Sekretu Federala lotzeaz gain, Vnukovo-2 aireportua, Ramenki inguruan legokeen lur azpiko hiria, eta beste zenbait toki garrantzitsu lotzen omen ditu ustezko metroak.

Hiriko esploratzaile talde batek esan zuen ustezko metroaren ateetako batekin egin zuela topo, 1994an.. Bestalde, metro honi buruzko informazio guztia «espekulatiboa», eta «irudiekin indartu gabea» dela esan izan da. Ustezko eraikitze lanetan partu hartu izandakoen testigantzak daude, eta espeleologo taldeek, Bigarren metroa «ikusi» izana baieztatzen dute. Alabaina, ez dago «lehen eskuko» informaziorik .

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

ErrusieraIosif StalinKGBMoskuMoskuko metroa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Rotten XIIIEzekiel AlebuaEuskal HerriaFifteen Million MeritsDavos 1917Estibaliz Urresola SolagurenKantauriPello ReparazChristine GabillardBertsolaritzaZeusJason StathamBelatzKarl MarxElbira ZipitriaGaztelaniaLaboral KutxaFernando AlonsoGorrindolAlbaniaEzteiKaze (MC)EzkaraiLikidanbarKoreografiaGerrako umeakLesakaEsteban KadarsoJesus Mari ZabarteKontraktualismo2023ko Italiako GiroaDebbie Does DallasAnjel AlkainFlydubaiMadonna (abeslaria)Umm FahadLourdes OtaegiPasta con le sardeSydney Sweeney2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakOriginMaider Zabalegi GalardiZuberoaErrobiBizkaiko kanpainaIpar Atlantikoko Itunaren ErakundeaIkurrinArroka metamorfikoSentikurGreta ThunbergMichelangeloCarolyn SteelTxistu (musika tresna)Txomin AgirrePaul AusterAstigarTrinidad1826ko Portugalgo KonstituzioaHazparneLurrikaraBahá'í egutegiaPaulo AzpiazuJoseba IrazokiAlba CarrilloMikhail AlekseievPlazaDigestio-aparatuTrue Detective (1. denboraldia)Pepa FernándezNGC 7265XVideosBernedoHaizea (musika taldea)2021eko Milan-San Remo🡆 More