Margolaria María Moreno: Margolari espainiarra

 

María Moreno (margolaria)
Bizitza
JaiotzaMadril,1933ko maiatzaren 14a
HerrialdeaMargolaria María Moreno: Biografia, Margolanak, FilmakEspainia
HeriotzaMadril,2020ko otsailaren 17a(86 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Antonio López García
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
MugimenduaErrealismoa
mariamorenoweboficial.com

María del Pilar Moreno Blasco, María Moreno izenez ezaguna (Madril, 1933ko maiatzaren 14a - Ibidem, 2020ko otsailaren 17a), margolaria izan zen, Madrilgo margolari errealisten taldekoa, besteak beste, Antonio López bere senarra ere taldekidea zen.

Biografia

Prestakuntza

Madrilgo familia liberal batean jaio zen, eta haurtzaroaren zati bat Valentzian eman zuen.

1954an hasi zen Maria pinturan trebatzen, Madrilgo San Fernando Arte Ederren Eskolan hantxe egin zituen Arte Ederren ikasketak, eta pinturan espezializatu zen. Bertan, hainbat pintore hiperrealista ezagutu zituen, errealismo madrildar deritzonaren parte zirenak. Horien artean, Espainiako errealismoaren ordezkari garrantzitsuenak: Amalia Avia (1930-2011), Antonio López García (1936), Julio López Hernández (1930-2018), Francisco López Hernández (1932-2017), eta Isabel Quintanilla (1938-2017).

Moreno Espainiako errealisten tradizioan sartu zen, eta haren ezaugarrietan sartzen dira gertaera garaikideen perfekzio teknikoa eta irudikapen errealista. Motiboak eta gaiak ez dira harrigarriak: barnekoak, izadi hilak, ikasketa-eszenak, giza irudiak eta paisaiak. Koadro batzuetan, naturaren ikuspegi xaloa nabaritzen da, marra delikatukoa.

Margolaria María Moreno: Biografia, Margolanak, Filmak
María Morenori (beste margolari batzuekin batera) omenaldia Ávilako pintoreen muralean.

Antonio López Torres margolariak ere, Antonio Lópezen osabak, eragin nabarmena izan zuen Mariarengan, eta bere paleta kolore argiagoetara bideratu zuen.

Adituek gehien bereizten duten ñabarduretako bat argiaren erabilera da. Bakarkako erakusketa egin zuen Frankfurt-en 1973an, Herbert Meyer-Ellinger galerian, eta Claude Bernard-en Parisen, 90eko hamarkadan. Gainera, El sol del membrillo (1992) filmean parte hartu zuen. Morenorena ez zen izan gizonezko homologoek ilundutako emakume artisten kasu bakarra: bera bezala, Madrileko Errealisten taldeko beste artista batzuk, hala nola Isabel Quintanilla, Esperanza Parada eta Amalia Avia, ez dira oso ezagunak.

Bizitza pribatua

1961ean Antonio Lópezekin ezkondu zen, Espainiako errealismoaren margolaririk adierazgarrienarekin. Bikoteak bi alaba izan zituen, María eta Carmen.

Margolanak

Bere lana hainbat bilduma pribatutan eta funts publikoetan dago; Fundació Soriguéren (Lleida); ARTIUM Museoan ( Gasteiz ); Toledoko Arte Garaikideko Museoan; Iberdrola Bilduman, ( Bilbo ), eta Hanburgoko Kunsthallen .

Filmak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Margolaria María Moreno BiografiaMargolaria María Moreno MargolanakMargolaria María Moreno FilmakMargolaria María Moreno ErreferentziakMargolaria María Moreno Kanpo estekakMargolaria María Moreno

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ZilarBiodibertsitateEslovakiako futbol selekzio nazionalaEspainiako garapen-planakGorbeiako natura parkeaIzenordainThe SimpsonsXVideosGeneYves MontandGalaxia eliptikoNatxo de FelipeTokusatsuHaritzMartxoaren 24Xalbadorren heriotzeanSugaarAsunEuskal antzerkigintzaGipuzkoaUraren zikloaElektrizitateElikadura-piramideGreziaGaztela eta LeonOnddoEuropar BatasunaFlawilEuskal Herriko mendiakMarteAireportuProteinaHyper Music/Feeling GoodEuskal Kantagintza BerriaOrkestraThe Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a MountainKareharriAutismoArnas-aparatuBaionaBowhill HouseEuskararen historiaEuskara batuaBerotegi-efektuaAitana EtxeberriaJesus NazaretekoaZientziaMirotzak (abestia)Joan Antonio MogelIrabazi arte! (telesaila)RPhyllobates aurotaeniaEkosistemaArnasketa zelularNafarroaKukuTUrtarrilaren 1Miren NarbaizaBartzelonaIñigo LezertuaBarbudaIzaskun BilbaoGatz (kimika)UrdaibaiKoliseoaAizkora probaIzpilikuEuskarazko Wikipedia (webgunea)FBirkenwald24 ordu euskaraz1911MiñanOhmen legea🡆 More