Manuel Garrido Jiménez

Manuel Garrido Jiménez (Granada, Espainia, 1925eko azaroaren 8a - Madril, 2015eko urtarrilaren 8a) filosofoa izan zen.

Logika- eta filosofia-katedraduna Valentziako Unibertsitatean eta Madrilgoan.

Manuel Garrido Jiménez
Bizitza
JaiotzaGranada1925eko azaroaren 8a
HeriotzaMadril2015eko urtarrilaren 8a (89 urte)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta unibertsitateko irakaslea

Bizitza

1960 ondoko urteetan, bera izan zen logika formalaren zabaltzailea Espainian, zientziaren filosofiaz eta filosofia analitikoaz ekarpen ugari egiteaz gainera. Haren Lógica simbólica (1974, Logika sinbolikoa) logikako eskuliburu klasikoa bihurtu da. Horrez gainera, logikari eta zientziaren filosofiari buruzko saiakera ugari idatzia izan zen. Logikari buruzko kongresuak antolatu zituen, baita garrantzi handiko logikariak eta filosofoak erakarri ere: Strawson, Quine eta Davidson, besteak beste.

Bestalde, Teorema aldizkaria sortu zuen, logikaz eta zientziaren filosofiaz Espainiako unibertsitatean izan den lehenengo aldizkaria. Bere obran dedukzio logikaren prozesuei buruzko interpretazio originalak egiten ditu, zibernetikaren eta hizkuntza formalen ekarpenak aztertzen, eta bere errealitatearen teorian, materialismoa eta errealismo kritikoa elkartzen ditu, egungo zientzia naturalen eta formalen ekarpenetan oinarriturik.

Bestalde, aipagarria da atzerriko egileak zabaltzeko egin zuen ahalegina, Beth, Gadamer, Gödel, Habermas, Haecker, Leen, Lorenzen, Quine, Turing eta Woodegerren lanak itzuliz. 1955. urtetik aurrera, Madrilgo Jorge Santayana katedraren zuzendaria izan zen, eta Santayanaren obren gaztelaniazko edizio kritikoaren arduraduna.

Erreferentziak

Tags:

19252015Azaroaren 8EspainiaGranada (Espainia)MadrilUrtarrilaren 8Valentziako Unibertsitatea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

GatibuAna TejadaLemoa Kirol ElkarteaHareharriPapainaBerotegi-efektuaUroilo arruntThe MatrixLeviathan (liburua)Karol SzymanowskiEsti VivancoIskanbilaCortinarius cotoneusAntzar EgunaTxakurTxalapartaWazemank (telebista saioa)DanbolinNafarroako konkistaTenisDonibane GaraziAzpeitiaPagoTxirrindularitzaTeokraziaJose Maria BeobideJarrera (psikologia)BurdinaEllen DeGeneresEguzki-energiaShooter (2007ko filma)Aizpea GoenagaMartin LarraldeJoana GaritanoWiki CommonsArkimedesen printzipioaErroldaTomas LizarazuPi (zenbakia)Espainiako trantsizioaAntzinaroaLaura Pérez RuanoItsas pinuCobweb (2023ko estatubatuar filma)Euskal antzerkigintzaEuskal pilota2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakDeustuko UnibertsitateaEustakio MendizabalSouffléLokotx biltzeBeñat GerenabarrenaElkarbizitza unitateGobernuz kanpoko erakundeArnas-aparatuAustraliaMediterraneoaNøgen (musika taldea)Faktore abiotikoOihana EtxebarrietaMP3Multilateralismoaren eta Bakearen aldeko Diplomaziaren nazioarteko EgunaTrapezioFrancisco FrancoWikiEuskal Herria🡆 More