Maddalen Frantziakoa edo Maddalen Valoiskoa, (Tours, 1443ko abenduaren 1 – Iruñea, 1495eko urtarrilaren 21), Vianako printzesa eta Nafarroako erregeordea izan zen.
Maddalen Frantziakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tours, 1443ko abenduaren 1a | ||
Herrialdea | Frantziako Erresuma | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Iruñea, 1495eko urtarrilaren 21a (51 urte) | ||
Hobiratze lekua | Iruñeko katedrala | ||
Familia | |||
Aita | Karlos VII.a Frantziakoa | ||
Ama | Marie of Anjou | ||
Ezkontidea(k) | Gaston I.a (1461 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Familia | ikusi | ||
Leinua | Valois leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa gaztelania latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Aita Karlos VII.a Frantziakoa eta ama Maria Anjoukoa zituen.
Hungaria, Kroazia, Bohemiako errege eta Austriako dukea zen Ladislao aita hil ondokoa zuen senargaia, baina 1457an Pragara etorriberria zenean hil zenez ez ziren ezkondu.
1462ko martxoaren 7an, Bordele ondoan den Saint-Macaire hirian, ezkondu zuen Vianako Printzea zen Gaston.
1470ean Gaston senarra torneo batean izandako zuriez hil zenean alargun bihurtu zen. 1479an Leonor I.a hil zenean, Frantzisko Febus semea errege eta Maddalen erregeorde bihurtu zen semea adin nagusia izan arte. Maddalenek gorriak ikusi zituen Gaztela eta Frantziak errege gaztea bere hautagaiekin ezkondu nahi zutelako. Tamalez, 1483ko urtarrilaren 30ean Frantzisko Pauen hil eta neba erregina bihurtu zen.
Katalinak, adin gutxikoa bera ere, ezin zuen gobernatu eta Maddalenek jarraitu zuen erregeorde. Katalinak Joanes Labritekoa ezkondu eta Gaztelako Erresumak txarto hartu zuen Errege-erregina Katolikoen hautagaia zen Joanes ez aukeratzeagatik. 1494an utzi zuen erregeorde izateari.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Maddalen Frantziakoa, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.