Luis García Meza: Politikari boliviarra

Luis García Meza Tejada (La Paz, 1929ko abuztuaren 8a - ib., 2018ko apirilaren  29) boliviar militar, politikari eta diktadorea izan zen.

    Artikulu hau Boliviako presidenteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Luis García».

Boliviako presidentea izan zen 1980ko uztailaren 17tik 1981eko abuztuaren 4ra arte.

Luis García Meza
Luis García Meza: Politikari boliviarra
Luis García Meza: Politikari boliviarra
68. Boliviako presidentea

1980ko uztailaren 17a - 1981eko abuztuaren 4a
Lidia Gueiler Tejada - Celso Torrelio
Bizitza
JaiotzaLa Paz1929ko abuztuaren 8a
HerrialdeaLuis García Meza: Politikari boliviarra Bolivia
HeriotzaLa Paz2018ko apirilaren 29a (88 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Adar militarraBolivian Army (en) Itzuli
GraduaJeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoahautagai independente
Luis García Meza: Politikari boliviarra

Bizitza

1947. urtean Akademia Militarrean sartu zen, zaldunerian, eta behin graduazioa lortu zuelarik karrera militarra egin zuen. Hainbat zeregin bete zituen gudarostean, besteak beste Gudarostearen Eskola Militarreko komandante izendatu zuten 1976an, eta 1979an; Natusch koronelaren estatu-kolpearen ondoren, komandante orokor izendatu zuten. Beste estatu-kolpe baten ondoren Errepublikako lehendakaritza hartu zuen, 1980. urtean. Horretarako, Argentinako 601 Inteligentzia Batailoiaren laguntza izan zuen.

"Demokrazia ezartzea eta herritar guztientzako justizia, bakea eta segurtasuna lortzea" zen bere helburua, hasierako hitzaldian esan zuenez, baina bere agintaldian zapalkuntza, ustelkeria eta narkotrafikoaren babesa nagusitu ziren. 1981. urtean, Errepublikako Batzar Orokorraren esku utzi behar izan zuen bere kargua.

1989an Boliviako Kongresuak Luis García Meza atxilotzeko agindua eman zuen, besteak beste, hilketak, jazarpena, narkotrafikoa, Estatuaren konstituzioa ez errespetatzea eta giza eskubideen kontrako erasoak egin izana leporatu ziotelarik. Urte hartan bertan ihes egin zuen, baina, 1994an atxilotu zuten Sao Paulon. Atxiloketa gertatu eta berehala eskatu zuen Boliviak estradizioa, eta bere eskaera onartu zen arren, ezin izan zuten 1995. urtea arte estraditatu. Chonchocoroko espetxean egon zen 1995-2008 bitartean. Osasun arazoak zirela-eta, Cossmilgo ospitale militarrera eraman zuten, eta bertan hil zen 2018an.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Tags:

1929198019812018Abuztuaren 8Apirilaren 29BoliviaIbidemLa Paz

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

AtenaLoveland (Colorado)Aurora (Colorado)AustraliaOrkestraGurutzadakUrFJacint VerdaguerEukariotoPott BandaHannah ArendtVietnamgo GerraMariSakanaZiegaMitscherlichitaAgurainOlinpiar JokoakAzaroaren 19BaginaTenerifeSorgin-orratzSokatiraVendetta (musika taldea)Irailaren 2Digestio-aparatuBadmintonGramoDrahomíraBenito MussoliniKristalinoMoneroZumaiaBerotegi-efektuaUrtarrilaren 25IntsektuElektrizitateBaionaArkitektura erromanikoIrakMadonna (abeslaria)Irulegiko EskuaItaliaPakistanMikel LaboaOEuri azidoBizantziar egutegiaUrkiHistoriografiaIhes betea1964BetileOmanBilboko Burdin HesiaLourdes IriondoZarautz1939ko Ormaiztegiko errailetik irteteaCentral ParkErromatar InperioaIssenheimPlastikoArteEntziklopediaBilintxPatella vulgataMonarkiaLapurdiNafarroa BehereaIslam1963Frida KahloÖtzi🡆 More