Leticia Gaspar: Artista eta ikerlaria

Leticia Gaspar Garcia (Bilbo, 1982ko urriaren 25a) artista eta ikertzaile euskalduna da.

Sari ugari jaso ditu, bai eta sorkuntzarako, egoitzarako eta ikerketarako bekak ere.

Leticia Gaspar
Leticia Gaspar: Biografia, Bekak[5], Lanak
Bizitza
JaiotzaBilbo1982ko urriaren 25a (41 urte)
HerrialdeaLeticia Gaspar: Biografia, Bekak[5], Lanak Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakartista eta ikertzailea

Biografia

Leticia Gaspar Bilbon jaio zen. UPV/EHUn egin  ditu ikasketak. Arte Ederretan lizentziatua eta doktorea da, eta hainbat ikastaro, tailer eta mintegietan parte hartu du. EHUko beka baten laguntzaz hamarkada bat aritu da ikerketa lanean, eta ondorioz, bere doktorego tesia osatu eta defendatu du 2020ko hasieran.

Bere tesia “Estereotipos sexualizados asociados a las mujeres en las representaciones pictóricas desde principios del siglo XX hasta principios del siglo XXI” deitzen da. Tesi horretan Leticia Gasparrek pinturan emakume biluziak edo sexu-jarrerak  nola irudikatzen diren aldi horretan aztertzen du. Tesia pinturetako eduki sexistei buruzko hausnarketa kritikoa da. Horretarako, lanen lagin zabala jaso du, eta analisi konparatibo bat ezarri du, emakumeak pinturan nola irudikatzen diren eta zer estereotipo lotzen zaizkien aztertzeko.

Leticia Gaspar diziplina anitzeko artista da, eta pintura, argazkigintza, ilustrazioa eta komikia erabiltzen ditu, nahiz eta azken aldian pinturan zentratu bere lana. Bere pintura lanak hondakinetan, eraikinetan edo dendetan oinarritzen dira. Ez du paisaia-zentzuan margotzen, baizik eta eraikin edo denda bakar batean zentratzen da. Gasparrek ez du kopia bat sortzeko interesik eta, oro har, bere arreta erakarri duten irudi edo ideia partikularretatik abiatzen da bere prozesu artistikoa. Hortik abiatuta, eszena osatzen du.

Bere lan plastikoak hiri-ingurune garaikidea aztertzen du, pintura-baliabideen erabilera, argiaren erabilera, konposizioa eta kolorea bereziki azpimarratzen dituen figurazioa erabiliz.

Bekak

Lanak

Bere lana hainbat museo eta udaletxetan dago ikusgai. Banakako eta taldeko hainbat erakusketetan parte hartu du.

Banakako erakusketak

Taldeko erakusketak

100 baino gehiagotan parte hartu du  (Espainia, Portugal, Italia, Serbia, EEUU, Alemania), euren artean,

Sariak

2003 eta 2018 artean 100 lehiaketa baino gehiagotan lortu ditu sariak. Aipatzeko batzuk:

  • XX Bienal Internacional de arte de Cerveira, erosketa, (2018)
  • Alcalá Hiriko Ikusmen-arteak XLVIII Sarietan 1. Saria (2017)
  • "Tomelloso hiria" XLIX. Pintura eta Marrazketa Lehiaketan eskuratze-fondoa (2017)
  • 1. Saria LXXIV José Camarón Nazioarteko Arte Lehiaketan, Segorbe (2017)
  • Pintura eta Kirol Eskulturaren VIII. Bienalean eskuratzea, Burgos (2017)
  • San Fernando Gaztelua Arte Plastikoen XXXV. Lehiaketa Nazionalean eskuratzea, Bolaños (2017)
  • 3. Saria paper gaineko VIII. Nazioarteko Arte Sarian Bartzelona Olinpikoa Fundazioa (2017)
  • 3. saria Carlton Hotelaren VII. Arte Lehiaketan (2017)
  • Ohorezko domina Arte Plastikoetako XXVI. Lopez Villaseñor Sari Nazionalean (2017)
  • Medina de Pomar Hiria XXIII. Pintura Lehiaketa Nazionaleko 1. Saria (2016)
  • 2. Saria Eduardo Ruiz-Golluri X. Sarian (2016)
  • Errioxako XXXII. Arte Gaztearen Erakusketako finalista (2016)
  • 1. Saria Art Nalón arte plastikoen XXIII. Lehiaketa Nazionalean (2015)
  • Errioxako Legebiltzarreko IX. Pintura Lehiaketan hautatua (2015)
  • Ertibilen aukeratua. Bizkaiko Foru Aldundia (2014)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Leticia Gaspar BiografiaLeticia Gaspar Bekak[5]Leticia Gaspar LanakLeticia Gaspar SariakLeticia Gaspar ErreferentziakLeticia Gaspar Kanpo estekakLeticia Gaspar1982BilboUrriaren 25

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Creative CommonsSri LankaWikipediaArtizarraEneko AristaHJakoba ErrekondoMartxoaren 29ErleLaukiBernardo AtxagaFrank SinatraHistoriaurreaMexikoko IraultzaSadko (Ilia Repin)Bilboko Athletic Club 2016-2017LurzoruCarmen HermosínHistoriografiaMBigarren Mundu GerraIsurtzeMartin TxikiJon ArretxeMarie EquiBulgariaEguzkiaUrtarrilaren 1Ameriketako Estatu BatuakGante-WevelgemAntzinako GreziaLizunHondarribiaGozategiNeomakIssuuNazio Batuen ErakundeaApirilaren 12Jimmy WalesGobernuz kanpoko erakundeEuropar BatasunaBBulego (musika taldea)Bilboko Burdin HesiaLatinAubigny-en-LaonnoisEuskal Herriko musikaMondegreenArkitektura gotikoaDiglosiaHistoriaKleroMarrazoDominantzia (genetika)Donibane GaraziLa Tour-sur-OrbEzteiDigestio-aparatu1958GolfXenpelarMarie CurieAlkandora beltzakEkinodermatuIhes beteaIbon MartínFutbolInstrumentalMedinaGora ta gora betiIdoia AsurmendiD ereduaBihotz🡆 More