Lerro Mozdun Urre-Tximeleta

Lerro mozdun urre-tximeleta (Thymelicus lineola) Hesperiidae familiako lepidopteroen espezie bat da.

Europan aurkitzen da Eskandinavia hegoaldetik hasi eta Afrika iparraldeko kostalderaino. Ekialdetik Erdialdeko Asiaraino iristen da. 1910an nahi gabe Amerikara eraman zen, London (Ontario) hirira eta ordutik Kanadan eta Estatu Batuetako ipar-ekialdean asko zabaldu da, toki batzutan tximeleta ugariena izateraino.

Lerro mozdun urre-tximeleta
Lerro Mozdun Urre-Tximeleta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaHesperiidae
LeinuaHesperiini
GeneroaThymelicus (en) Thymelicus
Espeziea Thymelicus lineola
Ochsenheimer, 1808
Datu orokorrak
OstalariaHolcus mollis eta Alka-belar
Zabalera22,5 mm

Ferdinand Ochsenheimerrek deskribatu zuen 1808an.

Deskribapena

Lerro luzedun urre-tximeletaren (Thymelicus sylvestris) oso antzekoa da, hura baino zerbait txikiagoa eta itxurari dagokionez antena puntak beltzak ditu laranja kolorekoak beharrean eta aurreko hegoetako lerro beltz adierazgarria laburra da.

Tximeleta txikia da, 2'2-3 cm arteko hegal-zabalera hartzen du. Aurreko hegalak laranja kolorekoak dira eta lerro fin beltzak dituzte. Hegalen ertzak ere ilunak dira. Arrek lerro beltz nabarmen bat dute aurreko hegaletan, kaburra da eta hegalaren ertzarekiko paraleloa. Atzeko hegaletan aurrealdeko zatia iluna da. Sexu bietan hegalen azpikaldea horixkagoa da eta lerroak gris-berdexka argiak dira. Hegalak estuak eta laburrak dira eta era kaotikoan baina azkar egiten du hegan.

Burua toraxa baino zabalagoa da. Begi handiak ditu eta oso banatuak. Palpoen artean eta antenen artean ere distantzia handia dago. Antenaren puntzan laranja kolorekoak dira. Hanka labur eta indartsuak ditu, arantzaz josiak.

Bizi zikloa

Emeek arrautzak Dactylis generoko landaretan jartzen dituzte. Arrautzak obalatuak dira, kolore berde-horixka apala dutenak eta ahurrak goitik eta behetik. Udaberrian beldarrak jaiotzen dira eta ekainerarte elikatzen dira. Beldarrak berdeak dira eta eraztunetan kuña horiak dituzte. Bizkarrean lerro beltza dute eta alboetan lerro horiak. urua marroi argia da eta lerro marroi ilunak ditu.

Ekainean landare batean ezarri eta hostoak eta zeta erabiliz estalkia egiten dute eta pupa bihurtzen dira. Uztailean jaiotzen dira imagoak eta abuztua hegan pasatzen dute. Egunez egoten dira aktibo.

Habitata

Gramineoen zelai zabaletan bizi dira, artadietako edo pinudietako irekigunetan. Itsas mailatik 590-1250 metrotako altueran aurki daiteke.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Lerro Mozdun Urre-Tximeleta DeskribapenaLerro Mozdun Urre-Tximeleta Bizi zikloaLerro Mozdun Urre-Tximeleta HabitataLerro Mozdun Urre-Tximeleta IruditegiaLerro Mozdun Urre-Tximeleta ErreferentziakLerro Mozdun Urre-Tximeleta Kanpo estekakLerro Mozdun Urre-TximeletaAfrikaAmerikako Estatu BatuakErdialdeko AsiaEskandinaviaEuropaHesperiidaeKanadaLepidopteroLondon (Ontario)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Jon Agirre EgañaXX. mendeaSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaWikipediaHaurdunaldiMakalAbuztuaren 27Hyper Music/Feeling GoodGasteizClement ArrindellNarrastiPaul TanuiDurangoJosu Zabala AjuriagerraIpar Euskal HerriaPablo PicassoUztailaren 31DibulgazioLehoinabarMonarkia autoritarioNorvegiaKTokusatsuApirilaren 11IslandiaUrtarrilaren 1MicrosoftWikiAmaiurko gazteluaMiren NogalesHenry David ThoreauOtsoBrigade LocoUgal-aparatuJanari transgeniko71. Oscar SariakJoanes LeizarragaJose Saenz GarmendiaEuskaldunon EgunkariaHegaztiEuskalkiKike AmonarrizAnkerGuruin endokrinoAntzerkiaren Nazioarteko EgunaUgalketa asexualEuskal dantzakLapurdiPello ReparazMasaKirmen UribeSeo (argipena)Euskal Herriko kulturaPaulo AzpiazuGiza eskubideakSuizidio lagunduJuan Sebastian ElkanoLinguae vasconum primitiaeAditz trinkoPagoMartxoaren 8Azido desoxirribonukleikoLoteria24 orduak euskarazArotzaren eskuakErriberriko Errege JauregiaGlobal Biodiversity Information FacilityV2017Lazkao TxikiDikaryaLauaxeta🡆 More