irudiak Nola Igo

Orri honetan, irudiak (edo bestelako multimedia fitxategiak) Euskal Wikipediara nola igotzen diren erakusten da.

Lasterbidea

Igo ondoren irudiak artikuluetan nola txertatu jakiteko, ikus: «Laguntza:Irudiak»; erabilerari buruzko jarraibideen berri jakiteko, ikus: «Wiki: Irudien erabilerari buruzko politikak».

Irudiak Commonsera igotzeko

Wikimediako proiektu guztietarako, Wiki Commons da irudien biltegia. Euskarazko Wikipedian txertatu nahi den irudia Commonsera igo behar da lehenik. Horrela, gainera, Wikimediako beste proiektu eta hizkuntzetan ere egongo da erabilgarri.

Goiko loturaz baliatu zaitezke Wiki Commonsera joateko eta han irudia igotzeko. Bestela, irudiak igotzeko lotura zuzena hau da (lehenago, saioa hasi beharra dago).

irudiak Nola Igo 

Lizentziak

Irudi eta fitxategi askeak besterik ezin da igo Wiki Commonsera. Igo nahi duzun irudi edo fitxategiak domeinu publikokoa izan behar du, edo beste lizentzia aske bat izan behar du (adibidez: GFDL, Creative Commons Aitortu edo Aitortu-PartekatuBerdin...).

Commonsen ez dira fair use motako irudiak onartzen; eta are gutxiago, egile eskubideak urratzen dituztenak. Azken horiek debekatuta daude Wiki Fundazioari lotutako edozein proiektutan, eta horrelakoak Wikipedian —edo Wikimediako beste edozein proiektutan— txertatzea, kontua blokeatzeko arrazoi izan daitezke.

Commonsera igotzen diren fitxategiak gaika ganoraz kategorizatu behar dira, beste erabiltzaileek erraz aurki ditzaten. Kategorien izenak ingelesez jarri behar dira, MediaWiki softwarearen internalizazioaren arazoa konpondu arte.

Irudiak Wikipedian txertatzeko

Irudiak Commonsera igo ondoren, Euskal Wikipedian dagokien artikuluan txertatu daitezke. Hemen dituzu horretarako jarraibideak: «Laguntza:Irudiak».

Tags:

Laguntza:IrudiakWikipedia:Irudien erabilerari buruzko politikak

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BasamortuLezkaBasoKuleto faltsuAMIA analisiNancy PelosiZaharkitze programatuKrimenezko filmAzido desoxirribonukleikoLatinErnestina ChampourcinPagoetako natura parkeaNorvegiaMartxoaren 27KoloreBotere-banaketaPello ReparazKike AmonarrizUruguaiko futbol selekzio nazionalaGasteizGabrielle d'Estrées eta haren ahizpa batZirkuitu elektrikoRaponeItsas izarEuskal dantzakClarendonThierry LepaonEuskaltzaindiaEibarProkariotoIslandiaSchool TiesAro GaraikideaSumendiXabier Mikel ErrekondoIrakOctave FeuilletIndiaJose Saenz GarmendiaCary MiddlecoffUnai LasoBulego (musika taldea)Urko (mendia)Apirilaren 5Ozono geruzaIkuskizunBilboIñaki PerurenaAborichthys garoensisSistema eragileMaialen LujanbioMasturbazioMoneroGipuzkoaOstiral SantuaGripearen A birusPaulo AzpiazuInka InperioaSouth Windsor (Connecticut)BulgariaHaritzKubismoLos XeyGiza eskubideakElhuyar HiztegiaUpGalaxia eliptikoIñigo LezertuaTAmoebaMaria ArrillagaNeolitoaPott BandaJosu Zabala Ajuriagerra🡆 More