Kōbō Abe (japonieraz: 安部 公房, Abe Kōbō?) (Tokio, 1924ko martxoaren 7a - ibidem, 1993ko urtarrilaren 22a), Kimifusa Abe (japonieraz: 安部 公房, Abe Kimifusa?) idazlearen izengoitia, japonierazko eleberrigile eta antzerkigilea izan zen.
Kōbō Abe | |
---|---|
(1954) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 安部公房 |
Jaiotza | Kita-ku, 1924ko martxoaren 7a |
Herrialdea | Japoniar Inperioa Japonia |
Lehen hizkuntza | japoniera |
Heriotza | Tokio, 1993ko urtarrilaren 22a (68 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-biriketako geldialdia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tokioko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, antzerkigilea, argazkilaria, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, poeta, film-zuzendaria eta prosalaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Genero artistikoa | absurdist literature (en) Prosa drama |
|
Tokion jaio bazen ere, laster joan zen Mantxuriara bizitzera, han mediku baitzen aita. Haurtzaroan, besteak beste, entomologiak eta Kafkaren literaturak erakarri zuten. 1941ean Japoniara itzuli eta 1943an Tokioko Unibertsitateko Medikuntza fakultatean matrikulatu zen, baina Mantxuriara joan zen berriro, Bigarren Mundu Gerra bukatu eta aberriratu zuten arte. 1948an amaitu zituen ikasketak.
Urtebete lehenago, berak finantzatu behar izan zuen olerki-liburu baten argitalpena. Aldi labur batean antzerkigintza marxista landu ondoren, bere estilo berezia finkatu zuen, absurdoa eta kafkiarra, sarritan egoera xelebreetan aurkitu ohi diren pertsonaiez betea. Olerkari eta antzerkigile ere izan zen arren, Abe Kōbōk eleberria landu zuen, gehienbat. S. Karmaren krimena obrarekin Akutagawa Saria lortu zuen, 1951n. Kostaldeko herri bitxi batean atzemandako entomologo amateur bati buruz diharduen Suna-no-onna (1962, Hondarretako emakumea) eleberria nazioartean ezaguna izan zen film baten oinarria izan zen. Tanin-no-kao (1964, Bestearen aurpegia) eleberriak aurpegia desitxuratua duen gizon batek nortasun soziala berreskuratzeko egiten dituen ahaleginak kontatzen ditu. Aberen eleberri garrantzitsuak dira, halaber, Mapa aurritua (1967) eta Ezkutuko topaketa (1977). Telebistarako eta beste komunikabideetarako idazteaz gainera, bere antzerki-konpainia ere izan zuen Abe Kōbōk Tokion.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Kōbō Abe, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.