Jristos Sartzetakis (grezieraz: Χρήστος Σαρτζετάκης) (Tesalonika, 1929ko apirilaren 6a - Atenas, 2022ko otsailaren 3a) Greziako presidentea izan zen 1985etik 1990era
Jristos Sartzetakis | |||
---|---|---|---|
1985eko martxoaren 29a - 1990eko maiatzaren 5a ← Konstantinos Karamanlis - Konstantinos Karamanlis → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Neapoli (en) , 1929ko apirilaren 6a | ||
Herrialdea | Grezia | ||
Heriotza | Atenas, 2022ko otsailaren 3a (92 urte) | ||
Hobiratze lekua | Atenasko Lehen Hilerria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Aristotle University of Thessaloniki (en) | ||
Hizkuntzak | greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | lehendakaria, abokatua eta epailea | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||
sartzetakis.gr | |||
1950ean zuzenbide ikasketak amaitu zituen Tesalonikako Unibertsitatean eta abokatu lanetan aritu zen. 1956an epaile izendatu zuten.
Herri-salataria izan zen Grigoris Lambrakis diputatu ezkertiarraren hilketaren kasuan. Hilketa Tesalonikan egin zuten 1963ko maiatzaren 22an eskuin muturreko muturrekoek. Inplikatutako polizien kondena lortu zuen. Vassilis Vassilikos idazleak istoria kontatu zuen Z eleberrian eta Costa-Gavrasek 1969an filmatu zuen.
1968an Greziako diktadura militarrak kargutik kendu zuen. Torturatu eta espetxeratu egin zuten urtebetez. 1974an birgaitu zuten eta 1982an Kasazio Auzitegiko kide izendatu zuten.
1985ean Greziako Hirugarren Errepublikako laugarren presidente izendatu zuten.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Jristos Sartzetakis, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.