Jose Angel Corres: Enpresaburu, politikari

Jose Angel Corres Abasolo (Bilbo, 1959ko martxoaren 1a) Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Euskal Autonomia Erkidegoan goi kargu desberdinak bete ditu, bereziki Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea 2010etik 2022.

urtera arte. Aurretik beste hamabi egin zituen Bilboko Portuko Agintaritzan (1996-2009), eta, besteak beste, Euskalteleko (2015-2020) eta Athleticeko (2012-2018) presidenteorde izandakoa da.

Jose Angel Corres
Jose Angel Corres: Enpresaburu, politikari
Athleticeko presidenteorde

2012 - 2018
Bilboko Portuko Agintaritzako lehendakari

2010 - 2022
Bizitza
JaiotzaBilbo1959ko martxoaren 1a (65 urte)
HerrialdeaJose Angel Corres: Enpresaburu, politikari Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta politikaria
Enplegatzailea(k)Bilboko Portuko Agintaritza  (1996 -  2009)
Euskaltel  (2015 -  2020)

Biografia

Bilbon 1959an jaioa, ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Bremengo Itsas Ekonomia eta Logistika Institutuan egin zituen ikasketak, Itsas Administrazioko Eskolaren beka batekin.

Eusko Jaurlaritzarentzak lan egin zuen hainbat urtez, Interes Orokorreko Portuen arduradun gisa eta Bilboko Portu Autonomoan Gobernua ordezkatzen zuten sailburuen aholkulari gisa. Ondoren, 1986an, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren Azpiegitura sozietate publikoan sartu zen. 1987-1989 aldian Prezio eta Merkataritza Politiken zuzendari gisa lan egin zuen Pinturas Internacional enpresan, eta, gainera, konpainiak Paint Courtalds Group nazioarteko multinazionalarekin zuen harreman komertzialaz arduratu zen. 1989an, Bilboko Gordailu Zabaleko gerente izendatu zuten, 1996ra arte, eta eszedentzian utzi zuten, Bilboko Portuko Agintaritzako presidente izan zenean. 1996ko uztailaren 19an izendatu zuten Bilboko Portuko Agintaritzako lehendakari, eta 2009ko ekainaren 15era arte egon zen karguan. Etapa horretan, Sociedad de Estiba del Puerto sozietatearen pribatizazioan, Uniportek eta Bilboko Portuko Erkidegoak bat egitean eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa sortzean parte hartu zuen. Hamahiru urtez Bilbao Ría 2000ko Administrazio Kontseiluan egon da. 2002tik Bilboko Ganberaren Osoko Bilkurako kide izan da, batzordekide laguntzaile gisa, eta Itsas-Sektorearen Batzordean ere parte hartu du. 2009ko ekainean, Bilboko Gordailu Zabaleko gerentea izan zen berriro. 2010eko martxoaren 26an Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Ganberako presidente izendatu zuten, gaur egun arte. 2013ko martxoaren 18an Euskalteleko kontseilari izendatu zuten, eta, ondoren, konpainia horretako lehendakariordea izan zen 2020ko irailera arte.

Euskaltel konpainia MasMovil lantegira saldu zenean, oso kritiko agertu zen. Haren hitzetan operazioa «ez zen ona Euskadirentzat».

Jose Angel Corres Jose Miguel Corresen anaia da. Bigarren hau ustelkeria affaire ekonomiko desberdinetan inplikatuta egon da: ITV, BEC eta Epsilon, besteak beste.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

1959BilboBilboko Merkataritza GanberaEuskal Autonomia ErkidegoaMartxoaren 1

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Gari OtamendiUrriaren 28Hirukote sexualOsintxuJordaniaWTraktu gastrointestinalAiora Errenteria AgirreIgantziPello AñorgaHiriMaiatzaren 18Loreak (filma)XalbadorNeomakCreative CommonsEuskadi Ta AskatasunaJOniscideaGatibuBibhagBigarren mundu gerraMycena polygrammaUrte1960Sare sozialakMaite EskarmendiAkaziaHondarribiaZeusGo!azen (telesaila)DonostiaAretxabaletaLeintz Gatzaga2016Orio Semitecolo Benzon jauregiaTxema UrkijoUrtarrilaren 31Ikaskuntzaren Diseinu UnibertsalaSexu-organoJoaquin Phoenix8IrakKazakhstanBitxiloreAntzinako ErromaBernardo AtxagaDani ÁlvarezThe Batman (filma)ErrodopsinaMesopotamiaArie den HartogAitana Sánchez-GijónKontsentsu faltsuaren efektuaHeriotza zigorBihotzGernika (margolana)WikiNøgen (musika taldea)ArmiarmaXabier LizardiBilboViktor KlimovZink1992Giza alu🡆 More