José María Ruiz-Mateos

José María Ruiz-Mateos (Rota, Cádiz, Espainia, 1931ko apirilaren 11 – Puerto de Santa María, Cádiz, 2015ko irailaren 7a) espainiar enpresaburua izan zen, Rumasa enpresaren jabea.

José María Ruiz-Mateos
José María Ruiz-Mateos
José María Ruiz-Mateos
Europarlamentaria

1989ko uztailaren 25a - 1994ko uztailaren 18a
Barrutia: Espainia
Hautetsia: 1989 European Parliament election (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé María Ruiz-
JaiotzaRota1931ko apirilaren 11
HerrialdeaJosé María Ruiz-Mateos Espainia
BizilekuaFrankfurt am Main
Londres
Jerez de la Frontera
Madril
HeriotzaEl Puerto de Santa María2015eko irailaren 7a (84 urte)
Heriotza modua: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Teresa Rivero  (1958 -  2015)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta politikaria
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Jasotako sariak
KidetzaOpus Dei
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAgrupación Ruiz-Mateos (en) Itzuli
ruiz-mateos.com

Biografia

Txikitan Jerez de la Fronterara aldatu zen familiarekin, eta hango Merkataritza Eskolan egin zituen merkataritza-irakasle izateko ikasketak.

1961ean, enpresa-talde bat sortu zuen, Rumasa (Ruiz Mateos Sociedad Anónima), eta enpresa haren nagusi gisa hasi zen ospea irabazten. Izan ere, 1967an Madrila aldatu zen, eta bultzada handia eman zion bere enpresari. Sortu eta handik hamar urtera, esaterako, bazituen 8 banku, 59 enpresa eta 15.000 langile, eta hurrengo hamarraldian ere (1971-1982) izugarrizko bilakaera izan zuen: Ruiz-Mateosen beraren arabera, 400 enpresa, 60.000 langile eta 100.000 akziodun. Espainiako enpresa pribatu handienetakoa izatera iritsi zen Rumasa.

1980ko hamarraldiaren hasieran, ordea, gorabeherak zituela zabaldu zen (200.000 milioiko zorra zuela esan zen), eta gobernuak jabetza kendu zion 1983an. José María Ruiz-Mateosek ihes egin behar izan zuen, eta, harrezkero, eztabaida eragin izan du beti, eta gogor eraso die erakundeei. Auzi ugari izan zituen: 1997an, merkataritza-agiriak faltsutzeaz salatu zuten, baina epaileak aske utzi zuen.

Ruiz-Mateosek bere inperioa, osorik ez bada ere, berreraiki egin zuen Nueva Rumasa izenarekin. 2011n, Nueva Rumasak hartzekodunen konkurtsoa prestatu zuen taldeko zenbait enpresarentzat.

Erreferentziak

Tags:

19312015Apirilaren 11CádizCádizko probintziaEnpresaburuEspainiaIrailaren 7Puerto de Santa MariaRotaRumasa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Arte (zuhaitza)ZarautzKobreWikidataSistema eragileIskanbilaOtsoGlobalizazioUgal-aparatuFrantziaNiklas LuhmannNeokontserbadurismoMyrna LoyEutanasiaConnemara gure bihotzetanLide UrrestarazuAnimaliaPaulo AzpiazuEslovakiaFidela BernatTeresa CaloAbiaduraCreative CommonsAntzinaroko Olinpiar JokoakDeborah Carthy-DeuEn Tol SarmientoXabier UgarteLubaki bandaBernardo AtxagaAlderdi politikoen sistemaKristobal KolonUrko zigurataBárbara PalaciosEusko Jaurlaritzako lehendakariaAna EstradaPaduraLionel MessiItsas pinuKarol SzymanowskiAntzinako EgiptoAro ModernoaAimar OlaizolaJon ArretxeEkosistemaLaminaIñigo UrkulluNafarroaEz Dok AmairuHowland uharteaMikel LaboaKapitalismoApirilaren 24Pello ReparazPello OtxandianoOperaDurangoko bonbardaketaErlijioGolfGooglePoleaBerezko hazkundeKooperatibaAltzoAbugidaZortziko handiDantza garaikideFrancoren diktaduraGernikako ArbolaEsti VivancoVasili KandinskiBataio🡆 More