John Wilkes Booth (Bel Air, Maryland, 1838ko maiatzaren 10a - Port Royal, Virginia, 1865eko apirilaren 26a) estatubatuar aktore eta Abraham Lincoln presidentearen hiltzailea izan zen.
John Wilkes Booth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bel Air (Maryland), 1838ko maiatzaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Port Royal (Virginia), 1865eko apirilaren 26a (26 urte) |
Hobiratze lekua | Green Mount Cemetery (en) |
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
Hiltzailea | Boston Corbett (en) |
Familia | |
Aita | Junius Brutus Booth |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bel Air High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, idazlea, antzerki aktorea, assassin (en) , kriminala eta gizahiltzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Protestantismoa |
| |
Junius Brutus Booth aktore ingelesaren semea izan zen eta bere bi anaia ere aktore izan ziren. Txikitan, zaldiketan eta eskriman nabarmendu zen. 14 urterekin ikastetxea utzi zuen eta 16 urterekin antzerkiaz eta politikaz interesatu zen. 17 urterekin hasi zen antzezten.
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila hasi zenetik konfederatuzale eta esklabotzaren aldekoa agertu zen. Hegoaldeko porrotaren ondoren, Lincoln presidentea hiltzeko konspirazio batean sartu zen. 1865eko apirilaren 14an Washington Hiriko Ford Antzerkian bi tiro egin zizkion Lincolni. Gero agertokira salto egin eta Sic semper tyrannis oihukatu zuen. Gero antzokitik irten eta zaldiz ihes egin zuen. Hamabi egun geroago, apirilaren 26an, Virginiako etxalde batean inguratu zuten soldaduek. David Herold bere laguna harrapatu zuten bitartean, Booth tiroz hil zen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article John Wilkes Booth, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.