John Mayall (Macclesfield, Cheshire, Erresuma Batua, 1933ko azaroaren 29a) blues eta pop rock abeslari, instrumentista (batez ere gitarra-jotzailea), eta konpositorea da.
Alexis Kornerrekin batean, Britainia Handiko bluesaren inbasioaren aitzindari nagusienetakoa da.
John Mayall | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Macclesfield, 1933ko azaroaren 29a (90 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Manchester Metropolitan University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, musikagilea, piano-jotzailea, kantugilea, abeslaria eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | John Mayall & the Bluesbreakers (en) |
Genero artistikoa | blues rock bluesa |
Musika instrumentua | gitarra aho-soinua pianoa ahotsa harpa musical keyboard (en) |
Diskoetxea | Decca (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Koreako Gerra |
johnmayall.com | |
|
1955ean bere lehenengo taldea sortu zuen, The Powerhouse Four, eta gero bere bandarik famatuena: The Bluesbreakers. Talde horretan Eric Clapton, Peter Green eta Mick Taylor gitarra-jotzaileak ibili ziren, besteak beste, eta horietako batzuek beste talde garrantzitsuak sortu zituzten gero; Fleetwood Mac, adibidez.
Disko eder askoak egin zituen The Bluesbreakers taldeak 60ko hamarkadan, Bluesbreakers izenekoa, adibidez. Disko horretako azalean, Eric Clapton ageri da Beano komikia irakurtzen.
Claptonek taldea utzi egin zuen, Cream blues-rock banda sortzeko, eta bere ordez Peter Green gitarra-jotzailea sartu zen. A hard road diskoa grabatu ondoren, Greenek ere alde egin zuen, Fleetwood Mac taldea osatzeko. Orduan, Mick Taylor agertu zen. Gitarra-jotzaile gazteak liluratu egin zuen Mayall. Elkarrekin grabatu zituzten Crusade disko ospetsua, eta 1969an, Bare Wires psikodelikoa. Gero, Taylor Rolling Stones taldera joan zen Brian Jones ordezkatzera.
1969tik aurrera, Mayallek bere izenean argitaratu zituen diskoak. Hala ere, zenbaitzutan, "and The Bluesbreakers" gehitzen zion bere izenari, berarekin jotzen zuten musikariak ere diskoen eta emanaldien izenetan ordezkaturik ager zitezen.
Banda behin betiko desagertu zen 2008an, eta egun, Mayallek beste musikari batzuekin jotzen du.
2009an Hondarribia Blues Saria jaso zuen.
John Mayallek disko batekin ospatuko du 70. urtebetetzea[Betiko hautsitako esteka], Berria.
Hondarribia Blues Saria jaosoko du J. Mayallek, Argia.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Mayall |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article John Mayall, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.