Star Wars unibertsoan, Jedi zaldun bat gerlari-ordena mistiko bateko pertsonaia boteretsua eta jakintsua da, eta ordena honek Coruscant planetan ditu kuartel nagusia eta tenplua.
Nabarmendu behar da euskaraz, jatorrizko idazkera erabili arren, iedai ahoskatzen dela, ingelesez bezala.
Sarritan nahasten den arren, Barne Indarrarekiko sentikortasuna eta honengan duten boterea ez da euren filosofia berezia ematen diena, eta bere bideen jakitun denari ematen dion botere itzelaren aurkikuntzaren ostean garatu zen.
Jedi filosofiaren helburua ez da Barne Indarrean ahalik eta botere gehien lortzea soilik, baizik eta honekiko sentikorrak direnei Alde Ilunaren eragin erakargarrian ez erortzeko beharrezkoak diren barne-tresnak ematea ere, guztiz alde batera utziz gorrotoa, amorrua, beldurra, tristura, eta abar. Egitez, Jedi filosofia pentsamenduen eta emozioen kontrolean datza (adibidez, pentsatu baino, sentitzean), eta meditazio sakonen bidez jakituria lortzean zentratzen da gehien bat (eta bere helburua ez da boterea, hau izanik Sith-ek bilatzen dutena sentimenduen erabileraren bitartez). Barne Indarraren borondatearekiko debozio eta obedientzia osoan zentratzen da ere. Gainera, Jedi zalduna Barne Indarrarekiko, Jedi Kontseilu Nagusiarekiko eta bere buruarekiko leial da, ordena honetan. Kanpo leialtasunekin kontua izan dezaten hezten dira padawan-ak txikitatik. Maitasuna bezalako sentimendu positiboek ere Jedi zaldun bezala dituzten betebeharrak betetzean oztopa dezaketela ere irakasten zaie.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Jedi zaldun, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.