Jean Vautrin: Idazle frantziarra

Jean Vautrin —jaiotza-izena: Jean Herman— (Pagny-sur-Moselle, Frantzia, 1933ko maiatzaren 17a – Gradignan, 2015eko ekainaren 16a) frantsesezko zinemagilea eta idazlea izan zen.

Jean Vautrin
Jean Vautrin: Idazle frantziarra
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Georges Hubert Herman
JaiotzaPagny-sur-Moselle1933ko maiatzaren 17a
HerrialdeaJean Vautrin: Idazle frantziarra Frantzia
HeriotzaGradinhan2015eko ekainaren 16a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Anne Doat (en) Itzuli
Lila Lakshmanan (en) Itzuli  (1953 -  1962)
Hezkuntza
HeziketaInstitut des hautes études cinématographiques (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, zinema-kritikaria, prosalaria, errealizadorea eta film screenwriter (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0379150 Allocine: 5702 Allmovie: p311491 TCM: 1027054 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Bigarren mailako ikasketak Auxerren egin zituen eta 1952an I.D.H.E.C lehiaketa (Institut des hautes études cinématographiques) irabazi zuen. Literatura Frantseseko irakasle aritu zen Mumbaiko Wilson Collegen, eta aldi berean, hainbat lan egin zituen zinemarako. Aipagarria du, Satyajit Rayren Pather Panchallen frantsesezko bertsioa, eta Cahiers du cinéma eta Cinéma 56 aldizkarietarako artikuluak. Illustrated Weekly umorezko marrazkiak argitaratu zituen, eta aldi berean, bi dokumental osatu zituen. 1956-1958 bitartean, Roberto Rosselliniren laguntzaile izan zen India filmean eta J´ai fait un beau voyage telebista-saioan. Frantziara itzuli zenean, telebistan aritu zen laguntzaile gisa, Minellirekin eta Rivetterekin. Aldi berean, estatubatuar filmetan parte hartu zuen, hala nola Egun luzeena. Gudarosteko zinematografia-zerbitzuan aritu zen bitartean film labur ugari egin zituen, ondoren, 1970eko hamarraldiaren erdialdean, Jean Cayrolen laguntzaile izan zen Graziazko kolpea filmean, Les Peupliers de la prétentaine feuilletona izenpetu zuen (1974) eta Le Dimanche de la vie (Bizitzaren igandea), Adieu l´ami (1967, Agur adiskidea) eta Jeff (1968) egin zituen. Azken horiek izugarrizko arrakasta izan zuten.

Hogei bat filmetarako agertokiak antolatu zituen, egokitzaile gisa aritu zen edo elkarrizketak osatu zituen. 1973an gertatu zen zinemarekiko haustura eta lehenengo eleberria argitaratu zuen, À Bulletins rouges. Lan hura estilo arin eta gogorrekoa zen, ahozko hizkeraren ezaugarriez aberastua, eta umore beltzaren bidez, nahasirik dagoen gizartearen hondamendia aztertzen du. Ondoren beste hainbat eleberri idatzi zituen, filosofia pesimistaren ezaugarriak erakusten zituena: Mister Love (1977); Typhon gazoline (1979); Bloody Mary (1979); Groom (1980); Canicule (1982); La Vie Ripolin (1986); Un Grand pas vers le bon dieu (1989, Goncourt saria). Bestalde, kontakizun-bildumak argitaratu ditu, Patchwork (1983) eta Baby boom (1985, Goncourt saria). Dan Franckekin batera zenbait eleberri idatzi ditu, Boro erreportari eta argazkilariari buruz: La Dame de Berlin (1988, Berlingo dama); Le Temps des cerises (1990, Gerezi aldiak); Les Noces de Guernica (1994, Gernikako ezteiak); Mademoiselle Chat (1996). Azken urteetako lanen artean aipagarriak dira Symphonie-Grabuge (1994) edo Le Roi des ordures (1997, Zaborretako erregea) eleberriak, eta Un Monsieur bien mis (1997, Gizon bat ondo jantzia). 1998an, Louis-Guilloux saria jaso zuen bere obra osoa saritzeko.

Erreferentziak

Tags:

19332015Ekainaren 16FrantsesFrantziaGradignanIdazleMaiatzaren 17Pagny-sur-Moselle

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Lokomozio-aparatuLiztor asiarErramun MartikorenaNeutroiEskusoinu txikiPaleolitoaXabier UgartePodzolIñaki ZabaletaVicente VallésArnas-aparatuPetrolioPierre-Simon LaplacePanderoOzeanoHigidura zuzen uniformeAs (egunkaria)Zentral termikoHaurtxoNeomakEuskal antzerkigintzaP2PSugegorriBiotopoBiozenosiNazionalsozialismoSozialismo utopikoLionel MessiBarrokoaIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaImmanentziaErroldaUrdaibaiKate trofikoEuskadiko EzkerraSozialismo libertarioBasahateLawfareHezkidetzaOzono geruzaNew YorkGoroldioPäivi MeriluotoAurrerakoitasunAtomoJan Breydel estadioaPobesBaionaHizkuntza gutxitu2023-2024ko Israel-Palestina gerraGipuzkoaAlgoritmoRepublica Independiente Del Reino De SaidOpilaren egunaArtropodoEuri azidoWiki CommonsRo Jai-bongZinemaren historiaArabako lautadaTriangeluGo!azen (telesaila)NutrizioGatibuErrubrika (hezkuntza)Adimen-gaitasun handiko haur🡆 More