Jean Louis

Jean-Louis Berthault (Paris, 1907ko urriaren 5a - Palm Springs, Kalifornia, 1997ko apirilaren 20a) frantses jantzi-diseinugilea izan zen.

Dekorazio-arteak ikasi zituen Parisen. Han ikasitakoak eragina izan zuen bere diseinu-lanetan. Agnès Drecollen Parisko jantzi-etxean hasi zen lanean, diseinugile gisa. New Yorkera joan zen bisitan, eta hango giroak liluratuta, bertan gelditu zen. Hattie Carnegierekin lan egin zuen zazpi urtez, Parisko moda Ameriketako bezeroen nahierara egokitzen. 1930eko hamarkadan, Windsorreko dukesak beretzat hartu zuen Little Carnegie Suit markaren sortzaileetako bat izan zen. Bezeroen artean, hainbat antzezle izan zituen, eta haien bidez, Columbia zinema-estudioetan hasi zen 1943an lanean. Hamazazpi urtez egon zen bertan, filmetarako jantzi-diseinua egiten. Zinemako izar askoren diseinatzailea izan zen filmetan, hala nola, Rita Hayworth, Judy Holliday, Rosalind Russell, Joan Crawford, Lana Turner, Doris Day, Katharine Hepburn, Vivien Leigh, Julie Andrews eta Liv Ullmanena. Jean Louis Inc. izeneko joskintza-etxea sortu zuen Beverly Hillsen, eta Hollywoodeko izarrez gainera, beste bezero famatu asko izan zituen. Hala ere, ez zion filmetan lan egiteari utzi. 1956an Jantzien Oscar Saria eman zioten Urrezko Cadillac filmagatik. Marilyn Monroek Madison Square Gardenen Happy Birthday Dear President abestia kantatzeko 1962an jantzi zuen soinekoa ere berak diseinatu zuen. Hainbat film ospetsuren jantziak diseinatu zituen: Gilda (1946), Shangaiko dama (1947), Carmen (1948), Salome (1953), Agurren dantza (1960).

Jean Louis
Jean Louis
(1973)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLouis André Berthault
JaiotzaParisko 1. barrutia1907ko urriaren 5a
HerrialdeaJean Louis Frantzia
Jean Louis Ameriketako Estatu Batuak
Jean Louis Haiti
HeriotzaPalm Springs1997ko apirilaren 20a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Loretta Young  (1993 -  1997)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakartista, gidoilaria, jantzi-diseinatzailea eta moda-diseinatzailea
Jasotako sariak

IMDB: nm0521872 IBDB: 450721 Edit the value on Wikidata
Jean Louis
Jean Louisek, Marlene Dietrichentzat, Montecarlo filmerako diseinatutako soinekoa (1956)

Oscar Sarietarako izendapenak

  • 1950: Born Yesterday
  • 1952: Affair in Trinidad
  • 1953: From Here to Eternity
  • 1954: It Should Happen To You
  • 1954: A Star Is Born
  • 1955: Queen Bee
  • 1956: The Solid Gold Cadillac; Irabazle
  • 1957: Pal Joey
  • 1958: Bell, Book and Candle
  • 1961: Judgment at Nuremberg
  • 1961: Back Street
  • 1965: Ship of Fools
  • 1966: Gambit
  • 1967: Thoroughly Modern Millie

Erreferentziak

Tags:

19071997Apirilaren 20Beverly HillsColumbiaDoris DayJantzi-diseinu onenaren Oscar SariaJoan CrawfordJudy HollidayJulie AndrewsKaliforniaKatharine HepburnLana TurnerLiv UllmannMadison Square GardenMarilyn MonroeNew YorkPalm SpringsParisRita HayworthRosalind RussellUrriaren 5Vivien LeighWallis Simpson

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Martxoaren 28BurdinaHiriTxinga eramateEustakio MendizabalMakalOxigenoMonarkia autoritarioDastamenLandareMaria BaldóZilarAminoazidoIrunDibulgazioJoanes LeizarragaErlojuProtozooPepito IantziFrantziako IraultzaMikelatsArnasketa zelularMichel FoucaultEskolaInteresApustuItsasoKutsadura2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakKareharriMaiatzaren 12Berotegi-efektuaIndustriaArtePaulo AzpiazuTigreRAskatasunKirmen UribeEmozioNancy PelosiPazkoaMartxoaren 27Aitana OcañaBelestarHatzak sartuLizarraSan Andres eliza (Eibar)Walter BenjaminIslandiaEguzkiaZarautzJanari transgenikoIsurtzeIruñea24 ordu euskarazErramu IgandeaDwight David EisenhowerLurraBasamortuSardaAndy WarholOrreagako gudua (778)VeneziaGaltzagorriEnergiaMizenastar zibilizazioaTaula periodikoaCanis lupus arctosMirotzak (abestia)UXIX. mendea🡆 More