Jacob Elordi: Aktore australiarra

Jacob Elordi (Brisbane, Australia, 1997ko ekainaren 26a) euskal herritar jatorrizko aktore australiarra da.

HBO kateko Euphoria telesail arrakastatsuan Nate Jacobsen papera du.

Jacob Elordi
Jacob Elordi: Biografia, Filmografia, Erreferentziak
Bizitza
JaiotzaBrisbane1997ko ekainaren 26a (26 urte)
HerrialdeaJacob Elordi: Biografia, Filmografia, Erreferentziak Australia
Lehen hizkuntzaAustraliako ingelesa
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaSt Kevin's College
St Joseph's College, Nudgee
Hizkuntzakingelesa
Australiako ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Pisua87 kilogramo
Altuera196 zentimetro
Lan nabarmenak

IMDB: nm8624059 Allocine: 838641 Rottentomatoes: celebrity/jacob_elordi Allmovie: p878433 Metacritic: person/jacob-elordi
Twitter: IAmJacobElordi Instagram: jacobelordi Youtube: UCKy3LLlSsfnXFbB9euzw7Lw Souncloud: jacob-elordi Last fm: jacobelordi Edit the value on Wikidata

Biografia

Elordi Brisbanen jaio zen, Queensland-en, Australian, 1997ko ekainaren 26an. Bere gurasoak John eta Melissa Elordi dira, hiru arreba nagusi ditu eta euskal herritar jatorrikoa da. Bigarren Hezkuntza St. Kevin's College eskolan, Melbournen, egin zuen, eta, gero, Brisbaneko Nudgee Collegera joan zen. Antzerkian interesa agertu zuen gaztetatik, eta eskolako antzerki-lan askotan parte hartu zuen.

Hollywoodeko lehen esperientzia Pirates of the Caribbean: Dead Men Tell No Tales filmean izan zuen Elordik, extra gisa. Lehen papera Australiako Swinging Safari filmean izan zuen, 2018an, eta Roosterren papera jokatu zuen. Ospea etorri zitzaion Netflixeko The Kissing Booth film erromantikoan, Noah Flynn protagonistaren paperarekin. 2018ko maiatzean estreinatu zen. The Kissing Booth 2 filmaren jarraipena ere egin zuen. 2019. urtearen erdialdean filmatu zen Lurmutur Hirian, eta 2020ko uztailean atera zen. The Kissing Booth 3 2021eko abuztuaren 11n estreinatu zen Netflixen.

2019an, Elordi izan zen The Mortuary Collection beldurrezko filmaren protagonista, eta HBOko Euphoria telesailean hasi zen, Nate Jacobsen paperean.

2022an, Adrian Lyneren Deep Water thriller erotikoan agertu zen.

Saltburn, Emalda Fennell-en hurrengo thrillerrean, eta The Sweet East, Sean Price Williams-en filmean ere Elordi izango da protagonista eta Sofia Coppolaren Priscilla filmean Elvis Presleyren papera egingo du.

Filmografia

Zinema

Urtea Izenburua Rola
2015 Carpe Liam Liam
2016 Max & Iosefa Max
2017 Pirates of the Caribbean: Dead Men Tell No Tales St. Martins Marine
2018 The Kissing Booth Noah Flynn
2018 Swinging Safari Rooster
2019 Bad Dream Husband
2019 The Mortuary Collection Jake
2020 The Kissing Booth 2 Noah Flynn
2020 Deep Water Ricky
2020 2 Hearts Chris
2021 The Kissing Booth 3 Noah Flynn
2022 Deep Water Charlie De Lisle
Saltburn
Priscilla Elvis Presley

Telebista

Urtea Izenburua Rola
2019 The Bend Lucas Jackson
2019–gaur egun Euphoria Nate Jacobs

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Jacob Elordi BiografiaJacob Elordi FilmografiaJacob Elordi ErreferentziakJacob Elordi Kanpo estekakJacob Elordi1997AktoreAustraliaAustraliarBrisbaneEkainaren 26Euskal herriHBO

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

OiloZortziko handiEneko AristaIrene SáezBilboDantza garaikideElektroiFrida KahloAmeriketako Estatu BatuakJoan Manuel SerratBoiseAposizioEztainuApirilaren 24Cristiano RonaldoLauburuUrBergaraMiren Agur MeabeBart SimpsonAtomo-zenbakiArku (arkitektura)Marko AgripaKatagorriTxillardegiBurdinaLurraren egituraEspainiako Gerra Zibila Euskal HerrianGizakiEgiptoko piramideakEusko GudarosteaGaztelaniaTarinEuskal Herriko musikaAbugidaEbaluazio (hezkuntza)ErnalketaEnergia termikoArtropodoBiotopoEneko AnduezaNutrizioBarraskiloBilboko Arte Ederren MuseoaBalaztaBacillus cereusKaze (MC)Euskal antzerkigintzaCarrougesItoizEuskal HerriaKoldo MitxelenaFrancisco FrancoOzeano AtlantikoaItziar Murua UriaAzpeitiaBerezko hazkundeMikel LaboaTartaloSilvia TortosaPetrolioEuskal Herria BilduEllen DeGeneresCarles PuigdemontGolfChaturbateIndustria IraultzaEusko Jaurlaritzako lehendakaria🡆 More