István Sándorfi (frantsesez: Etienne Sandorfi; Budapest, Hungaria, 1948ko ekainaren 12a - Paris, Frantzia, 2007ko abenduaren 26a) batez ere Frantzian bizitako margolari hungariarra izan zen.
István Sándorfi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 1948ko ekainaren 12a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 2007ko abenduaren 26a (59 urte) |
Hobiratze lekua | Budapest |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Mugimendua | Hiperrealismoa |
fosaw.com… |
Bere aitak amerikar enpresa batentzat egiten zuen lan eta 1950. urtean kartzelara bidali zuten bost urtez. Kartzeletik atera ondoren, erregimen komunistatik aldendu nahian, familia guztiak Hungariatik alde egin zuen, lehenengo Austriara, gero Alemaniara, eta azkenik, Frantziara 1958. urtean. Sándorfi zortzi urterekin hasi zen marrazten, eta hamabirekin olio-pinturarekin hasi zen. Parisko École nationale supérieure des Beaux-Arts-en ikasten hasi zen eta margolaritzari ekin zion.
Bi alaba izan zituen Ange eta Eve. Margolaritzan eta marrazketan bizitza osoa eman ondoren, 2007ko abenduaren 26ean hil zen gaixotasun baten ondoren.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: István Sándorfi |
Artikulu hau margolaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article István Sándorfi, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.