Ipurbeltz euskarazko komikien aldizkaria izan zen.
1977an sortu zen eta 2008an desagertu. Argitalpena haur eta gazteei zuzenduta zegoen, eta helburua euskal gizartean euskararen zabalkundea bermatzea zen komiki eta literaturaren bidez. Ikusager argitaletxeak, Euskadi Sioux aldizkariak edo Habeko Mik komiki-hilabetekariak bezala, bertako komikiaren garapena sustatu zuen horrela,
Ipurbeltz | |
---|---|
Mota | Komikia |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Euskara |
Kolorea | koloretan |
Argitaletxea | Erein |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | 362 |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Maiztasuna | Astekaria |
Historia | |
Sortzailea | Jesús Lucas Erro, Antton Olariaga, Tomas Hernández Mendizabal eta Anjel Lertxundi |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1132-0885 |
www.ipurbeltz.com/ |
Aldizkaria 1977an jaio zen Donostian, ikastolen eta euskararen transmisioan, Trantsizioaren garaian. Prentsa eta irratiaren jaiotzarekin batera, komiki hau guztiz euskaraz sortu zen, euskara batuaz. Honekin merkatuaren salmentan hainbat komiki partekatzen hasi zen. Hasieran bere intentzioa komikiak egitea izan arren, laster hasi ziren eskola mailarako istorioak eta ipuinak idazten.
Erein argitaletxeak argitaratu zuen eta bere bizitan partaide asko izan zuen: Anjel Lertxundi, Antton Olariaga, Jesus Lucas,Tomas Hernández Mendizabal, Jon Zabaleta, Antton Dueso, Alazne Rivero, Miguel Berzosa, Manu Ortega, besteak beste.
Iraun zuen 31 urtetan 362 zenbaki kaleratu zituen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Ipurbeltz, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.