Hondarribiko Aste Santua

Hondarribiko Aste Santua Gipuzkoako ipar-ekialdeko Hondarribiko herrian Aste Santuan ospatzen den erlijio festa da.

Erritua 1602. urtetik dago dokumentatuta; lehenagotik dator, beraz. XX. mendean ospe handia hartu zuen, eta, gaur egun, ibilbide osoan ikusle ugari biltzen ditu. Ostegun Santuan Jesus gurutzetik eraistea irudikatzen dute, eta Ehorz­keta Santuaren prozesioa harresiz inguratutako hirigunean egiten dute.

Hondarribiko Aste Santua
Hondarribiko Aste Santua
Soldadu erromatarren erorikoa, festako une ezagunenetariko bat.

Jarduerak

Horrela deskribatzen dira eginkizunak Udalaren webgunean: "Ostiral Santuan, arratsaldeko 5etan, Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria elizan ekintza liturgikoak egiten dira, tartean presbiterioan egiten den Eraistearen [[auto sakramentala]ren antzezpena. Antzezpena Udaletxeko arkupeetatik abiatzen da: 19 soldadu, antzinako martxa solemne eta erritmiko batez, Kale Nagusiaren puntan dagoen Elizara joaten dira, horrela eginkizunari hasiera emanez. Soldaduek kaskoarekin, sare-begizko gonarekin, gerrikoarekin eta polainekin jantzita egiten dute bidea. Bi nagusik, ezpatarekin ezkutuari kolpeak emanez, pausoa markatzen dute; gainontzekoek lantzarekin lurra kolpatzen duten. Behin elizan, biak aldarearen ondoan kokatzen dira. Bertan Kristoren Eraistea gurutzetik antzezten da. Kristo giltzatuaren eta gurutzearen irudiak frai Jeronimo Estellak oparitu zion hiriari, 1777an. Ondoren, erabateko isilunean murgilduta, arantzazko buruntza, gurutzeko inskripzioa eta iltzeak kentzen zaizkion eta gorpua, errezel batekin estalita dagoen kristalezko zerraldoan sartzen dute".

Arratsaldeko 6ak inguruan bijilia amaitu ondoren, elizatik bertatik abiatuta, isilik eta poliki-poliki, XIV. eta XVII. mende bitarteko irudiak dituzten zazpi pauso ateratzen dira, Alde Zaharreko kaleak zeharkatzeko. Isiltasunaren Prozesioa izenarekin ezagutzen da.

Ibilbidea Elizan bukatzen da berriz ere eta bertan Kristoren Ehorzketa egiten da. Ondoren, “Zutik gurutze ondoan” abestiarekin amaiera ematen zaie Ostiral Santuko zeremoniei.

Parte-hartzaileak

Prozesioaren pausoak 42 pertsonen esku daude. Guztian parte hartzen duten 227 pertsonen artean; herriko arrantzaleek eta baserritarrek 12 apostoluen paperak egiten dituzte. Horiei hainbat penitentzia-kofrade eta Jaungoiko Guardatzaileak gehitu behar zaizkio, 19 erromatar zenturioiak antzezten dituztenak.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hondarribiko Aste Santua
Aste Santua Euskal Herrian Hondarribiko Aste Santua 
Araba: Añana | Gasteiz | Guardia | Lagrán | Mañueta | Moreda Araba
Bizkaia:: Arkotxa | Balmaseda | Berango | Bermeo | Bilbo | Durango
Gipuzkoa:: Azkoitia | Ernio | Hondarribia | Mutriku | Segura | Pasai Donibane | Urgull mendia
Nafarroa:: Andosilla | Cabanillas | Corella | Iruñea | Luzaide | Tutera

Tags:

Hondarribiko Aste Santua JarduerakHondarribiko Aste Santua Parte-hartzaileakHondarribiko Aste Santua IruditegiaHondarribiko Aste Santua ErreferentziakHondarribiko Aste Santua Kanpo estekakHondarribiko Aste Santua1602Aste SantuaHondarribiOstegun SantuaXX. mendea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

MontevideoErromeriaAntton KazabonZireneJon Gotzon AldaparenaHertzainakEmilia LandaluceMaitasunArnaitz FernandezZirkuluOmanErleEnaraBULEGO (musika taldea)BiskositateNerea LoiolaIlargiaSabindarren euskara garbiaBilintxZortziko txikiIratzeUztarriaMónica OltraErnalketaMizelioPi (zenbakia)ZetakBegoña GómezFrances Power CobbeZuberoaKoldo Romero EskamendiMesopotamiaGaixotasun infekziosoKlasizismoBihotzTransferentzia-prezioUrbasa-Andia natura parkeaOrnitorrinkoKarmele JaioElisabet I.a GaztelakoaCaponataErromatar InperioaLa Polla RecordsKolonia (geografia politikoa)DemokraziaPortugalMarie CurieAnne IgartiburuOskorriElektrizitateInstagramLorand EötvösNestor BasterretxeaRadiocrimenNazio Batuen ErakundeaGoierriJohann Sebastian BachAiako harriaJonathan SwiftJan VermeerAsiaHaurren Eskubideen AldarrikapenaKontrahormaAma Hizkuntzaren Nazioarteko EgunaSexu harremanBizkaiaEuskal Herria erromatarren garaian🡆 More