Hirokazu Koreeda

Hirokazu Koreeda (japonieraz: 是枝 裕和, Tokio, 1962ko ekainaren 6) japoniar zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoilaria eta muntatzailea da.

Hirokazu Koreeda
Hirokazu Koreeda
Bizitza
JaiotzaTokio1962ko ekainaren 6a (61 urte)
HerrialdeaHirokazu Koreeda Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
Hezkuntza
HeziketaWaseda Unibertsitatea
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, film-muntatzailea, film screenwriter (en) Itzuli eta errealizadorea
Lantokia(k)Japonia
Enplegatzailea(k)Ritsumeikan University (en) Itzuli
Waseda Unibertsitatea
Jasotako sariak

kore-eda.com
IMDB: nm0466153 Allocine: 30076 Rottentomatoes: celebrity/hirokazu-koreeda Allmovie: p202283
Twitter: hkoreeda Musicbrainz: dfeb30fe-93ee-4b5a-abe3-165880c662ee Edit the value on Wikidata
Hirokazu Koreeda

Bere filmek oroimena, heriotza eta mina bezalako gaiak jorratzen dituzte.

Bizitza

Hirokazu Koreeda 1962ko ekainaren 6an jaio zen Tokion. Waseda unibertsitatean literatura ikasketak egin ostean, zuzendari bihurtzea erabaki zuen. 90ko hamarkadaren hasieran TV man Union telebistarako zenbait dokumental zuzendu zituen eta bertan zuzendari laguntzaile gisa aritu zen. “Maborosi(1995)”, bere lehen filmarekin arrakasta lortu zuen.

Japoniako lehen telebista independenteak ekoizten zituen dokumentaletan parte hartzeak interesatzen zitzaizkion gaiak jorratzea ahalbidetu zion. Adibidez “Lessons From a Calf”en samina eta haurren portaera jorratzen ditu, “August without Him”en norberaren heriotza eta egunerokotasuna eta “Without Memory”n oroimenaren sorkuntzan familiak duen garrantzia. Hasieran jorratutako gai hauek errepikatuko dira bere film luzeetan.  Horrez gain, dokumentaletan garatuko ditu aurrerago bere zineman erabiliko dituen tresna narratibo eta espresiboak.

Bere ibilbidean zehar izendapen eta sari ugari lortu ditu mundu osoko festibaletan. Donostiako festibalean FIPRESCI saria lortu zuen “After life”(1998) filmagatik, eta Cannesen Urrezko palma “Shopliffers”(2018) filmari esker.

Gaiak eta ezaugarriak

Koreedak bere filmetan jorratzen dituen gaiak heriotza, familia, errua, oroimena, samina eta pertsonen arteko harremanak(maitasuna, elkartasuna, bakardadea eta isolamendua, inkomunikazioa) dira besteak beste. Zuzendari honen film ugarietan haurren begirada protagonismo handia du. Horretaz aparte, bere filmografian zehar ez da kritika sozialik falta. Klaseen arteko ezberdintasunak eta pobrezia agerian uzten ditu bere filmetan.

Koreedaren filmetan azpimarratu beharreko gaia familiaren inguruko hausnarketa da, eta bereziki familia disfuntzionalen ingurukoa. Familia ereduen aniztasuna da bere filmografia ikustean arreta deitzen duen ezaugarrietako bat.

Still Walking”en familia tradizional baten harreman gorabeheratsuak irudikatzen dira. Beste film askotan, berriz, familia disfuntzionalak dute protagonismo osoa. “Shoplifters”en odol harremanik ez duten pertsonak osatzen dute familia, “Kamakura Diary”n ahizpez osaturiko sendi bat erakusten da, “Nobody knows”en gurasorik gabeko bat, eta “Like Father, Like Son”n akats burokratiko baten ondorioz berain seme biologikoa ez den haur bat hazi duten bi familien sentimenduak eta pentsamoldeak islatzen dira.

Koreedak bere film hauetan guztietan familia tradizionaletik haratago doazen familia eredu ezberdinak irudikatzen ditu.

Zuzendari honen ezaugarrien artean azpimarratzekoak dira pertsonaiak sortzeko garaian erakusten duen sentsibilitatea eta  eszena guztietan lortzen duen naturaltasuna. Zuzendari honek interes berezia demostratu du umeen mundua zehaztasunez irudikatzeko. Umeen naturaltasuna, xalotasuna, energia, bakardadea eta mina trebetasunez jasotzen ditu.

Filmografia

Luzemetraiak

Erreferentziak

Tags:

Hirokazu Koreeda Bizitza[2]Hirokazu Koreeda Gaiak eta ezaugarriakHirokazu Koreeda FilmografiaHirokazu Koreeda ErreferentziakHirokazu Koreeda1962Ekainaren 6JaponieraTokio

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Oñatiko UnibertsitateaCreative CommonsEuskal dantzakMendebaleko euskaraMika (hegaztia)Jon MirandeFrantziako IraultzaAntso III.a GartzeitzSabin AranaFinlandiaWikiEuskal Rock ErradikalaElhuyar HiztegiaGoroldioVatikanoko II. kontzilioaEukariotoGreziar mitologiaZangolanUraren zikloaAmerikaMeatzaritzaAntoni GaudíPlanktonFrantziako emakumezkoen errugbi selekzioaIdazketaren historiaXanti IparragirreElbira ZipitriaIzaro Andres ZelaietaBerri TxarrakIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaHarri-jasotzeWolfgang Amadeus MozartHuntza taldeaGerra HotzaMiren LeanizbarrutiaMontevideoIberiar penintsulaTundraEuskal mitologiaNormandiako LehorreratzeaSamuli PiippoJaiotza-tasaKomunikazio ez-bortitzKlasizismo (musika)Euskal Herriko musika garaikideaEguzki-energiaLarre-buztanikaraAtenasko agoraGoogleAndelosAnje DuhaldeAlemaniaSare pribatu birtualNerbio-sistemaMurietaEuskal Herriko musikaKrabelinen IraultzaHerri palestinarraGobernuGipuzkoaSexu harremanZabalguneEustakio MendizabalGipuzkoako Bertsolari TxapelketaPagoetako natura parkeaItsas pinuMasturbazioAndoain🡆 More