Hilmar Baunsgaard (Slagelse, 1920ko otsailaren 26a - Kopenhage, 1989ko ekainaren 30a) daniar politikaria izan zen.
Danimarkako lehen ministroa izan zen 1968tik 1971ra.
Danimarkako Alderdi Sozio-Liberaleko kide izan zen eta alderdia zuzendu zuen 1968tik 1975era. 1948 eta 1951 artean Danimarkako Gazteria Sozial Liberaleko lehendakaria izan zen eta 1957an eserleku bat lortu zuen Parlamentuan. 1961etik 1964ra Merkataritza ministroa izan zen Viggo Kampmann eta Jens Otto Krag gobernuetan.
Lehenago bere alderdia sozialdemokratekin koalizio gobernuetan egon bazen ere, 1968an Baunsgaardek koalizio gobernua zuzendu zuen Alderdi Kontserbadorearekin eta Venstreko liberalekin. Ezin izan zion ongizate-estatuari eta gastu publikoaren igoerari aurre egin, eta zergak igo zituen. Pornografiaren zentsura ezabatu zuen eta abortua legeztatu zuen.
1971n hauteskundeak galdu zituen lis sozialdemokraten aurka.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Hilmar Baunsgaard, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.