Hezegune

Hezeguneak, etengabe edo aldizka, urak hartuta egoten diren eremu lauak dira, bai lehorrekoak (aintzirak, zingirak, zohikaztegiak) nola itsabazterrekoak (padurak, mangladiak).

Hezegune
Engativako Santa Maria del Lago hezegunea (Bogota).
Hezegune
Euskal Herriko hezeguneak.
Hezegune
Salburuko urmaelak (Gasteiz).

Ingurune hauek garrantzi handiko onurak eskaintzen dizkiote gizarteari, hala nola, ura araztea, uholdeen kalteak arintzea eta itsasertza egonkortzea. Horrez gainera, aniztasun biologiko handiko ekosistemak dira, eta landare eta animalia askoren bizilekua.

Hezeguneak mundu osoan arriskuan daude. Beren kontserbazioa eta zentzuzko erabilpena sustatzeko, 1971ko otsailaren 2an Ramsarko hitzarmena sinatu zen. Euskal Herriko zortzi eremu daude hitzarmen horren barruan baina, jakina, hezeguneen katalogoa askoz handiagoa da. Hitzarmena sinatu zenetik, urtero, otsailaren 2an Hezeguneen Mundu Eguna ospatzen da.

Definizioa

Hezegune mota asko daude eta, horregatik, definizio orokor bat ematea ez da gauza erraza. Batetik inguru horiek oso izaera aldakorra, eta bestetik zehaztu gabeko ezaugarri morfologikoak izaten dituzte. Hori dela eta, hezeguneen definizio ugari agertu dira. Zientzialari batzuen esanetan, adibidez, "hezeguneak oinak bustitzeko balio arren, igeri egiteko balio ez duten alderdiak dira". Definizio honek hezeguneen ezaugarri garrantzitsuena aipatzen du: ura egotea, baina sakonera txikikoa. Kanpoan gelditzen dira, beraz, sakonera handiko aintzirak, adibidez. Hala ere, erabat zuzena ez da, zenbait hezegune igeri egiteko bezain sakonak direlako.

Beste zientzilari batzuek ekotono gisa definitzen dituzte. Beraz, lehortar eta urtar ekosistemen arteko trantsizio-aldea izanen lirateke. Mitsch eta Gosselinken arabera, "hezeguneak lehorreko eta uretako ekosistemen arteko interfazean agertzen dira eta, horietatik ezberdinak diren arren, beren eraginaren mendean daude".

Ramsarko hitzarmenaren arabera hezeguneak "padura, zingira, zohikaztegi edo urez estalitako guneak dira, naturalak zein artifizialak, iraunkorrak zein aldi baterakoak, ur-geldikoak zein lasterrekoak, gezak, gazikarak zein gaziak izan, itsasoko urak hartutakoak barne, baldin eta itsasbeheran haien sakontasuna sei metro baino gutxiagokoa bada".

Hezegune motak

Scottek 39 hezegune mota (30 natural eta 9 artifizial) bereizi zituen arren, guztiak bost kategoriatako sailkapen honetan laburbitzen ahal dira:

  • Estuarioak. Ibaiak itsasoratzen diren tokietan oso baldintza bereziak izaten dira, ur geza eta gaziaren nahasketekin. Adibidez, deltak, padurak, lokatz hondartzak...
  • Itsasokoak. Ibaien emarien eraginik ez duten eremuak dira. Esaterako, koralezko uharriak eta, orokorrean, itsasbazterrekoak.
  • Ibai ertzetakoak. Ibaiek gainezka egitearen ondorioz, periodikoki urez estalirik geratzen diren guneak. Esaterako, baso urpetuak, uholde-lautadak, meandro-aintzirak...
  • Lakustreak. Ur zirkulazio txikia duten eta beti urez estalita dauden eremuak dira: aintzirak, orokorrean.
  • Palustreak. Ur iraunkor samarra dutenak: padurak, zingirak...

Biodibertsitatearen altxorra

Hezegune 
Mangladia. Everglades (Florida)

Hezeguneen ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Sakonera txikiko ur-gainazala edo maila freatikoa izatea.
  • Ur asetasun iraunkorra edo noizbehinkakoaren ondorioz, lurzoru hidromorfoak agertzea.
  • Baldintza horietan bizirauteko moldatuta dagoen landaredia garatzea.

Landaredi hau bi motatakoa izan daiteke:

  • Hidrofitoa: uretan edo urperatutako lekuetan bizi dena.
  • Freatofitoa: ura ikusten ez denean, lur azpian dagoelako. Kasu horietan espezie hauek lehorreko espezie arruntak ordezkatzen dituzte.

Ekosistema hauek dauzkaten baldintza bereziek eta gehienetan agertzen den elikagai aberastasunak, animalia-komunitate jori eta interesgarriak izatea eragiten dute. Fauna sarritan endemikoa da eta inguruko faunatik bereiztua. Narrasti eta hegazti familia asko horrelako inguruetan bizitzeko moldaturik daude.

Hezegune asko bioaniztasun handiko eremuak dira, eta landare eta animalia asko hezeguneen erabat mendekoak (hezeguneetatik at ezin dute bizirik iraun). Izan ere, itsasertzeko hezegune batzuk -mangladiak, koralezko uharriak, estuarioak eta itsas belarrez estalitako hondoak- munduko ekosistema aberats eta emankorrenetakoak dira.

Munduko hezegune handienak

Hezegune 
Mato Grossoko Pantanalaren ikuspegia (Brasil).
Munduko hezegune handienak
Kontinentea Hezegunea Deskripzioa Azalera (km²)
Eurasia Mendebaldeko Siberiako lur behereak Zohikaztegiak 2.745.000
Hego Amerika Amazonas ibaiaren arroa Sabana eta uholde-lautadako basoak 1.738.000
Ipar Amerika Hudson badiako lur behereak Zohikaztegiak, zingirak, padurak 374.000
Afrika Kongo ibaiaren arroa Zingirak, ibarbasoak, larre hezeak 189.000
Ipar Amerika Mackenzie ibaiaren arroa Zohikaztegiak, zingirak, padurak 166.000
Hego Amerika Pantanal Sabanak, larrebelardiak, ibarbasoak 160.000
Ipar Amerika Mississippi ibaiaren arroa Uholde-lautadako hostozabalen baso misto epelak, zingirak, padurak 108.000
Afrika Txad aintziraren arroa Belar eta zuhaixka-sabanak, zuhaiska-estepak, zingirak, padurak 106.000
Afrika Nilo ibaiaren arroa Zingirak, padurak 92.000
Ipar Amerika Prairie Pothole eskualdea Zingirak, larreak 63.000
Hego Amerika Patagoniako Paramoa Zohikaztegiak 44.000

Erreferentziak

Kanpo estekak

Ikus gainera

Tags:

Hezegune DefinizioaHezegune motakHezegune Biodibertsitatearen altxorraHezegune Munduko hezegune handienakHezegune ErreferentziakHezegune Kanpo estekakHezegune Ikus gaineraHezeguneAintziraMangladiPaduraZingiraZohikaztegi

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

KapitalismoWikiEspainiaLur ErrekondoTeknologiaDeborah Carthy-DeuPetrolioEusko GudarosteaEuskara batuaTomas LizarazuOtsoJoxe Mari AgirretxeTxindataContact (1997ko filma)FrankismoIzaroTxalapartaAthleticArkitekturaren historiaZeharkako txirulaPello OtxandianoSlow FoodMiren NarbaizaNeokontserbadurismoZaldiTreborJohn AnduezaCristiano RonaldoIrene SáezAurrerakoitasunGernikako bonbardaketaTxistu (musika tresna)SenegalErnalketaHaikuGizakiEutanasiaZergatik panpoxTarinErromatar InperioaMetal AroaLurraren egituraGoi-kulturaEz Dok AmairuBarraskiloMutrikuXabier LeteTronpetaE pur si muoveJose Antonio AgirreAtomoEnergia termikoGorostiGabriel ArestiMikel LaboaEskuizkribu argiztatuSumendiEnergia nuklearMultzoOihana EtxebarrietaAlessandro CostacurtaAna TejadaGobernuz kanpoko erakundeNew YorkPäivi MeriluotoPaleolitoaSarpenPanderoAmeriketako Estatu Batuak🡆 More