Georges Dumézil (Paris, 1898ko martxoaren 4a-1986ko urriaren 11) frantses filologo eta historialaria izan zen.
Indoeuropar hizkuntzak eta kulturetan espezialista handia izan zen.
Georges Dumézil | |||||
---|---|---|---|---|---|
1978ko urriaren 26a - 1986ko urriaren 11 ← Jacques Chastenet (en) - Pierre-Jean Rémy (en) →
1937 - 1949 ← Frédéric Macler (en) - Frédéric Feydit (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Paris, 1898ko martxoaren 4a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Paris, 1986ko urriaren 11 (88 urte) | ||||
Heriotza modua | : gaixotasun zerebrobaskularra | ||||
Familia | |||||
Aita | Jean Dumézil | ||||
Ezkontidea(k) | Madeleine Legrand (en) (1925eko abuztuaren 25a - | ||||
Seme-alabak | |||||
Familia | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Lycée Louis-le-Grand (en) École normale supérieure | ||||
Hezkuntza-maila | historia-agregazioa Doctor of Sciences in Philology (en) | ||||
Tesi zuzendaria | Antoine Meillet | ||||
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa poloniera suediera turkiera | ||||
Irakaslea(k) | Antoine Meillet | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | hizkuntzalaria, erlijio-historialaria, Wiki Euskaraantropologoa eta militarra | ||||
Enplegatzailea(k) | Istanbulgo Unibertsitatea Varsoviako Unibertsitatea Uppsalako Unibertsitatea École pratique des hautes études Collège de France (1949 - 1968) | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Frantses Akademia Académie des Inscriptions et Belles-Lettres Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) Framazoneria | ||||
Izengoitia(k) | Georges Marcenay | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||||
Bere aitona Pierre upelgilea zen, Baionan. Aitak, Jean Anatole Dumézil, Lizeoan ikasi zuen eta atzerriko hizkuntzez eta latinaz interesa erakutsi zuen. Gero armadan sartu eta jeneral gradua lortu zuen. Jean Dumézilek semeari latinarekiko pasioa transmititu zion –semeak bederatzi urterekin Eneida irakurtzen zuen–. Gero ikasi zituen grekera klasikoa eta alemana. Georges Dumézilek zenbait lizeotan ikasi zuen, aitaren askotariko destinoak segituz. Goi eskoletan sartzeko prestakuntza Parisen egin zuen, Luis Handia Lizeoan. Orduantxe ezagutu zuen Michel Bréal filologoa (1915ean hil zena), Franz Bopp lanen itzultzailea. Franz Boppek gramatika konparatua sortu zuen eta indoeuropar hizkuntzen hiztegiaren gaineko lanak idatzi zituen. Bréalek bere ondorengo Antoine Meilleti Dumézil gomendatu zion, honako hau ere hizkuntzalari garrantzitsua. École Normale Supérieuren sartu baino lehenago, Dumézilek arabiera eta sanskritoa ikasi zituen. Lizeoko ikasketak bukatu zituenean, jadanik sei hizkuntza zekizkien, antzinako lau hizkuntzez gainera.
Giza espirituaren dinamikaren ezagutzari ekarpen esanguratsua egin zion, indoeuropar gizarte eta erlijioak aztertuz. Indoeuropar herri askoren mito zaharrak konparatuz, testuetatik abiaturik (hogeita hamarren bat hizkuntza ezagutzen zituenez) frogatu zuen testuen narrazio-egiturak oso antzekoak zirela eta testuek hiru funtziotan banatutako gizartearen ikuspegia erakusten zutela: funtzio sakratu-juridikoa, gerrarako funtzioa eta ekoizpenerako funtzioa. Hiru funtzioko eskema hau zernahi mitologiatan errepikatzen da, esaterako Indiako kasten gizartean, antzinako Erromaren sorrerari buruzko kontakizunetan eta antzinako erregimeneko gizarte erakundeetan.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Georges Dumézil, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.