Ezkerraldea Bilboaldea eskualdeko azpieskualdea da, izenak berak dioenez, Ibaizabalen ezkerreko ibaiertzeko esparrua hartzen duena.
Bilbo ezkerraldea edo Somorrostro izenak ere hartzen ditu, azken hau forma historikoa delarik. Historikoki, hala ere, Enkarterriko azpieskualdea izan da.
Ezkerraldea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Goian Zorrotzako kaia; behean kolore urdin ilunez, Ezkerraldea Bilbo Metropolitarraren barruan | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerriak | Alonsotegi, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestao |
Herri handiena | Barakaldo |
Geografia | |
Koordenatuak | |
Azalera | 59,54 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Euskal Herriko bosgarren, zortzigarren eta bederatzigarren udalerririk populatuenak inguru honetakoak dira, hots, Barakaldo, Portugalete eta Santurtzi, hurrenez hurren. Azpieskualdeak gaur egun 220.000 biztanle baino gehiago ditu.
XX. mendean, bere ezaugarri historiko nagusia industriarekin lotutakoa izan da.
Armarria | Udalerria | Alkatea | Alderdi Politikoa | Biztanleria (2016) | % Biztanleria | Lurraldea km² |
---|---|---|---|---|---|---|
Alonsotegi | Joseba Mirena Urbieta Lemos | EAJ | 2.855 | 1,29 | 21,00 | |
Barakaldo | Amaia Del Campo Berasategui | EAJ | 98.403 | 44,60 | 25,03 | |
Portugalete | Mikel Torres Lorenzo | PSE-EE | 46.372 | 21,02 | 3,21 | |
Santurtzi | Aintzane Urkijo Sagredo | EAJ | 45.703 | 20,72 | 6,80 | |
Sestao | Ainhoa Basabe Meléndez | EAJ | 27.286 | 12,37 | 3,50 | |
GUZTIRA | 220.619 | %100 | 59,54 km² |
Geografikoki Zierbena udalerria ere azpieskualde honi dagokion arren, arrazoi historikoak direla eta udalerri hau Meatzaldea eskualdearen parte da.
Bizkaiko Labe Garaiek eskualde honetan, bereziki Barakaldon eta Sestaon garatu zuten euren aktibitate nagusia 1902tik 1996 arte.
Industria Iraultzarekin lotuta, eta garraiobide moduan, 1893an ireki zuten Bizkaia Zubia, Bilboko itsasadarraren gainean, Areeta eta Portugalete lotzen dituena.
Euskal Rock Erradikalak eskualde honetan aurkitu zuen habia nagusietakoa 1980 inguruan, Zarama, Eskorbuto eta Parabellum taldeak emanez.
Eskualdean tradizio luzea eta arrakastatsua dago arraunketan, bereziki Sestao, Santurtzi eta Portugaleteko traineruekin. Eskuinaldearekin konparatuta, palmaresa dexente emankorragoa daukate hemengo ontziek horkoek baino.
Arraun taldeen kokalekuak itsasadarrean daude. Hauek dira, barrualdetik kostalderako norabidean sailkatuta:
ADIFen trenbideak Ezkerraldea zeharkatzen du, bidaiarientzako zein zama garraiorako zerbitzuak ustiatzen direla.
Bidaiarientzako zerbitzuari dagokionez, Renfeko Aldirien C-1 lineak Bilbo udalerria eta Ezkerraldea lotzen ditu, Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzi zeharkatuta. Bestalde, C-2 lineak Bilbo udalerria Barakaldo eta Meatzaldearekin lotzen du.
C-1 linearen amaieran, Santurtzin, Bilboko portura heltzen den trenbide-adarra dago, zama garraiorako trenek erabiltzen dutena. Portuan Bilbao Mercancías geltokia kokatzen da.
Bilboko metroaren 2. lineak Basauri eta Etxebarri, Bilbo eta Ezkerraldea lotzen ditu, Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzi udalerriak zeharkatuta.
Santurtziko Kabiezes auzoaren inguruan kotxetegi berriak eraikitzeko proiektua dago, eta etorkizunean linea Meatzaldera luzatuko da.
Bilboko portua Santurtzin kokatuta dago eta Euskal Herriko garrantzitsuena da.
Arrantza kaiei dagokionez, Santurtziko portua, Zierbena eta Portugaletekoak aipatzekoak dira.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Ezkerraldea, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.