Estatu Nagusi

Estatu Nagusia gaur egungo Indar Armatuetan maila goreneko militar baten agindupean administrazio, logistika eta plangintza betebeharrak burutzen dituen ofizial talde bat da.

Bestalde, beren goi buruzagiak teknikoki aholkatu, eta haiengandik jasotako aginduak gainontzeko militarren artean eman eta agindu horien betetzea egiaztatzeko betekizun edo ardura ere badute.

Estatu nagusiak aholkularitza lanak betetzen ditu planifikazio eta exekuzio mailan. Lehen atalean, erabakiak hartzeko behar den informazioa bildu behar du. Bigarrenean, agindu egokiak sortu behar ditu misio jakin bati ahalik eta arrakasta-berme handienarekin ekin ahal izateke; gainera mekanismo egokiak bermatu behar ditu agindu horiek tropari transmiti daitezen, eta jarraipen etengabea egin beharko du misioa behar bezala burutzen dela zainduz.

Berez, XVIII. mendean sortutako sistema militarra da. Data hori baino lehen betekizunen korrodinazioa kasu bakoitzeko beharren arabera burutzen zen, betekizun horretarako espreski prestatutako unitate berezirik ez baitzeuden. 1795ean Louis Alexandre Berthier mariskalak Italiako gerran zegoen Frantziar Gudarostea antolatzeko lehenbiziko aldiz Estatu Nagusiaren sistema erabili zuen. Hurrengo urtean Napoleon Bonapartek gudaroste horien ardura bereganatzean, hain etengabeko informazio eta ikuskaketan oinarritutako sistema zorrotz horrek zituen abantaila taktikoez jabetu zen. Funtzio horiei inteligentzia militarra eta gertakizun plangintza gehitu zitzaien. Handik gutxira, ofizialak beren aginte funtzioen eta Estatu Nagusiaren arabera txandakatzeko praktika ere sartu zen. 1806. urtetik aurrera Prusiar Akademia Militarrean Estatu Nagusiko ofizialentzako hezkuntza espezializatua irakasten hasi ziren.

Kanpo estekak

Tags:

AdministrazioIndar armatuakLogistikaOfizialPlangintza

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Contact (1997ko filma)Lionel MessiSan Bartolome (argipena)Hammurabiren KodeaHipatia AlexandriakoaHigidura zuzen eta uniformeki azeleratuEroankortasun elektrikoEukariotoPink FloydAsel LuzarragaAustraliaErromako foroaPanda handiSkabideanGipuzkoako Bertsolari TxapelketaMasturbazioPoleaZireneTabarreAmerikaTestu tipologiaLurraren atmosferaEnergia zinetikoZirku NagusiaBilintxP2PPlanktonEspainiako geografiaPagoetako natura parkeaLokomozio-aparatuLaboral KutxaErromantizismoOzeano Bareko Suzko EraztunaZuberoaErromatar ErrepublikaBiomasaLurraJoseba SarrionandiaEspainiaTina ThörnerAtenasko agoraGoogle bombBULEGO (musika taldea)TenperaturaBerriaTiranoGoroldioOihana EtxebarrietaAngel Etxaniz OlabarriaGipuzkoaMiren LeanizbarrutiaAndoainBarrokoaBertuteMusika barrokoPi (zenbakia)AzalaUranioUrretxuFrancoren diktaduraKen ZazpiMónica OltraDemokraziaNafarroa Garaiko udalerrien zerrendaAsiaEnergia iturriIngalaterrako emakumezkoen errugbi selekzioaErroldaPello OtxandianoSistema eragileBizenta MogelBizkaiko Foru AldundiaRockBurgosko prozesuaZornotza🡆 More